Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Martxa nordikoaren egun handia azaroaren 6an, Urnietan
2022·10·26
Martxa nordikoa gustuko dutenek hitzordu garrantzitsua izango dute azaroaren 6an, Urnietan jokatuko baitira Euskal-Nafar I Kopa eta Gipuzkoako III. Txapelketa.
Ultreia Martxa Nordikoa Kirol Elkarteak antolatuko duen probak 3,88 km-ko zirkuitua izango du, eta parte hartzaile federatuek 3 aldiz inguratu beharko dute, guztira 11,64 km osatuz. Federatu gabeko parte-hartzaileek, berriz, 2 itzuli emango dituzte, 7,76 km-ko ibilbidea eginez. Irteera eta helmuga Pintore kalean kokatuko dira, udal kiroldegiaren aurrean.
Izen-ematea azaroaren 2ra arte
Lehiaketa honetan 16 urte edo gehiago dituzten guztiek parte hartu ahal izango dute, baldin eta izena emanda badaude eta parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte.
Euskal-Nafar Kopan FEDMEn edo edozein federazio autonomikotan federatutako pertsonek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
Gipuzkoako 3. Txapelketan parte hartzeko, eta sariak eskuratzeko, beharrezkoa izango da federazio-lizentzia izatea GMF-FGMko klub baten bitartez.
Parte hartu nahi dutenek azaroaren 2ra arte eman dezakete izena herrikrosaren webgunean.
Programa
Txapelketa azaroaren 6an, igandean, jokatuko da 10:30etik aurrera. Dortsalen banaketa azaroaren 5ean, larunbata, egingo da 18:00etatik 20:00etara Urnietako kiroldegian eta lasterketa egunean bertan 9:00etatik 10:00etara.
Bestalde, lehiaketa hasi aurretik, 10:00etan, informazio-hitzaldi bat egingo da, probarekin zerikusia duen guztia azaltzeko eta momentuan sor daitezkeen zalantza guztiak argitzeko.