Mariasun Geresta Maizek 100 urte bete ditu
2021·11·30
Mariasun Geresta Maizek 100 urte bete zituen urriaren 20an eta Udalak omenaldi xume bat egin dio lore sorta bat eskainiz.
Geresta Zizurkilgo Iruña baserrian jaio zen eta 5 seme-alabaren ama izan da. Oso bizitza aktiboa izan du eta hainbat lekutan bizitu da. Zizurkildik Oiartzunera joan zen, ondoren Usurbilera, segidan Donostiara eta azkenik, Urnietara iritsi zen duela 33 urte bere alaba Encarni Mugica Gerestaren etxera. Bertan, hiru belaunaldi elkartu ziren une hartan, aiton-amonak, gurasoak eta seme-alabak, hain zuzen.
Familiari oso lotua egon den emakume alaia eta umoretsua da Geresta, gauza gutxirekin zoriontsu izatea lortu duena bere familiako kideen esanetan. Bidaiatzeko astia ere izan du. Besteak beste, Jerusalem, Italia eta Kalifornia ezagutu ditu. Estatu Batuetako estatu horretan bizi da bere seme bat eta bera bisitatzera joan da birritan.
100 urteko langa gaindituagatik emakume aktiboa izaten jarraitzen du Gerestak eta puzzleak egiten, irakurtzen, josten eta sukaldean laguntzen entretenitzen da.
Udalak zorionak ematen dizkio Gerestari eta urte luzez orain arte bezala jarraitzea opa dio.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.