Maite Jauregik 400 euroko saria irabazi du gidabaimeneko azterketa teorikoa euskaraz gainditzeagatik
2022·04·20
Autoeskoletan matrikulatzen diren ikasleek B1 gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea eta azterketa ere euskaraz egitea bultzatzeko asmoz, Buruntzaldeko sei udalek (Urnieta, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil) egitasmo bat aurrera daramate azken urteetan eskualdeko autoeskolekin lankidetzan. Egitasmo horren helburua euskara sustatzea da.
Aipatu azterketa gainditzen duten herritarren artean 400 euroko sariak zozketatzen dira herri bakoitzean dagoen autoeskola kopurua aintzat hartuta. Urnietaren kasuan autoeskola bakarra dagoela kontuan izanda, sari bakarra zozkatu da. Dena den, zozketan sartu dira azterketa gainditu duten urnietar guztiak, nahiz eta Urnietako autoeskola batean matrikulatuta ez egon. Eta hori da hain zuzen, aurtengo zozketaren irabazlearen kasua. Izan ere, 2021ean azterketa euskaraz gainditu zuten herritarren artean, Lasarteko Mugica autoeskolako ikasle izandako Maite Jauregi Alberdik irabazi du zozketa, eta hortaz, bera izan da pertsona saritua.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.