Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Maider Iriberrik irabazi du Bidaiateka lehiaketa

.

2021·05·19


Urnietako Gazte Informazio Puntuak Bidaiateka lehiaketa jarri zuen martxan apirilean herriko gazteen mugikortasuna sustatzeko helburuz. Lehiaketa honen bidez, gazteek azken urte hauetan bizi izan dituzten esperientzia interesgarrien berri emateko eta sari interesgarriak irabazteko aukera izan dute.

Lehiaketa Instagram bidez gauzatu da eta Buruntzaldeako 16 urtetik gorako gazteek hartu dute parte. Aurkeztu ziren pertsona guztietatik apirilaren 23 arte “atsegin dut” gehien lorturiko hirurek lortu zuten azken fasera igarotzea, Ane Otaegik, Maider Iriberrik eta Imanol Fernandezek, hain zuzen. 

5 minutu inguruko iraupena zuen bideo bat prestatu zuten ondoren hirurek, eta Gazte Informazio Puntuko Instagram kontuan lorturiko bistaratze eta “atsegin dut” kopurua eta epaimahaiaren puntuazioa kontuan hartuta Maider Iriberri izan da lehiaketako irabazlea. Honakoa da sailkapena:

  • 1.postua: Maider Iriberri (300 euro)
  • 2.postua: Imanol Fernandez (200 euro)
  • 3.postua: Ane Otaegi (100 euro)

Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA