Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Magale-Salestarrak ikastetxearekin lankidetza-hitzarmena, euskararen erabilera eta bizikidetza sustatzeko

.

2022·12·22


Urnietako Udalak eta Magale-Salestarrak ikastetxeak urteak daramatzate elkarlanean euskararen normalizazioaren eta bizikidetzaren aldeko hainbat programa garatzeko.

Hala, ikastetxeak helburu horrekin egin dituen jarduerak finantzatu izan ditu Udalak, eta sinatutako akordioari esker, aurrerantzean ere hala egiten jarraituko du. Zinea euskaraz, antzerkia eskolan, Gu ere bertsotan, Jolas eta solas, antzerki-foruma, “Zure alboan” guraso eskola eta Sales Berriak aldizkaria dira bi erakundeen arteko lankidetzari esker garatu diren ekimenetako batzuk.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldian izan dira Jorge Segurado Urnietako alkatea eta Jose Luis Pinedo ikastetxeko zuzendaria. Sinatutako akordioa 2024ko ekainaren 30era arte egongo da indarrean, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da, bi aldeen arteko adostasunari esker.

Urte honetan emaniko dirulaguntza 14.638 eurokoa izango da.

Horrela, udalak aurrera jarraitzen du udalerrian euskararen erabilera dinamizatzeko eta bultzatzeko eta herrian bizikidetza egokia sustatzeko duen konpromezuarekin.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA