Lurrak mugitzen hasi dira babiloniako eremua urbanizatzeko lanetan, Egapeko DBH eraikina eraiki ahal izateko
2021·12·21
Babilonia ingurua urbanizatzeko lanak joan den astean hasi ziren, baina gaur iritsi dira makinak lur-mugimenduak hasteko. Babilonia eremuko sarbideak eta zerbitzuak egokituko dira ondoren Egape ikastolako DBH eraikina eraiki ahal izateko.
Urnietako Udalak proiektu estrategiko horrekiko konpromisoa berretsi berri du, aho batez onartu baitzuen Egapeko DBHko eraikina eraikitzeko erabiliko diren lursailak Eusko Jaurlaritzari lagatzeko konpromisoa, abenduaren 16an egindako udalbatzarrean. Hezkuntza saila berriz, ikastetxearen proiektua idazten ari da.
Beraz, Egapeko DBH eraikina errealitate bihurtzeko prozesuak norabide onean aurrera egiten jarraitzen du.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.