Lurdes Iriondo Lulu liburua aurkeztu da
2021·10·25
Lurdes Iriondo Lulu haurrentzako liburuaren aurkezpen ekitaldia burutu zen atzo arratsaldean Sarobe arte eszenikoen gunean. Iriondo idazlea eta kantaria izan zen eta euskal kulturaren erreferenteetako bat da, izan ere, 1960eko hamarkadan zehar loratu zen euskal kanta berriaren interpreterik adierazgarrienetako bat baita, “Ez dok amairu” talde ezagunaren baitan emakume bakarra.
Lourdesek barru-barruan zeramatzan euskara eta musika. Gitarra eta pianoa bidelagun, Euskal Herria kantuz jantzi zuen. Liburu honen bidez, gure kulturaren transmisioan ekarpena egin nahi da, erreferente izandako pertsona horien gaineko ezagutzak presente egoten jarrai dezaten. Bertan, bere bizitzako pasarte esanguratsu batzuk kontatzen dira.
Aurkezpen dotorea
Liburuaren aurkezpen ekitaldian Antton Kazabon idazleak bertako pasarteak errezitatu zituen, eta tartean, zenbait ikuskizunez gozatzeko aukera izan zen ondorengo protagonistei esker: Ana Belen Garcia (pianoa), Edurne Orbegozo (kantua), Eli Herrero (kantua eta gitarra), Izaskun Aizpurua (dantza), Jon Mitxelena (ilustrazioa), Javi Echarri (gitarra), Lourdes Iriondo Musika Eskolako musika hizkuntzako 4.mailako ikasle batzuk eta Easo Abesbatzako ordezkariak.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.