Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Ludoteka ikasturte berria hasteko prest

.

2023·10·05


Urnietako ludotekan dena prest dago ikasturte berriari hasiera emateko. Urriaren 9, 10 eta 11n familiek ludoteka bisitatu ahal izango dute espazioa eta funtzionamendua ezagutzeko. Ondoren, interesa dutenenk matrikula ludotekan bertan egiteko aukera izango dute urriaren 16tik 27ra. Matrikularen kostua 15 eurokoa izango da.

Ordutegia

Ludoteka Arantzubiko eskola zaharrean kokatzen da eta astelehenetik ostegunera eskainiko du zerbitzua 17:00etatik 19:00etara ondorengo banaketarekin.

  • Astelehena-asteartea: 2016-2017-2018ko haurrak.
  • Asteazken eta osteguna: 2014 eta 2015eko haurrak.

Ludotekaren funtzioa hezitzailea da, jolastuz haurrek ikasten eta sozializatzen dutelako. Jolas librea, jolas kooperatibo eta tradizionalak, abestiak, jostailuak, sormen tailerrak eta ipuinak irakurtzea dira ludotekan aurkituko diren jardueretako batzuk.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA