Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Lekaioko udazkeneko ikastaroetarako inskripzioa ireki da
2020·10·16
Lekaio kultur etxean udazkenerako antolatu diren ikastaroetarako inskripzio epea ireki da urriaren 26a arte. Inskripzioak Lekaio kultur etxean eta Bertanen egin ahal izango dira.
Hauek izango dira azaroaren 2tik abenduaren 23ra bitartean eskainiko diren ikastaroak:
JOSKINTZA I
Osteguna / 18:30-20:30
Joskintza hastapena: josteko makina erabiltzen eta arropen konponketak egiten ikasi (praka barrenak hartu, kremailerak aldatu…) eta arropen kustomizazioa.
JOSKINTZA II
Asteazkena / 18:30-20:30
Oinarrizko joskintza ezagutza dutenentzako (Joskintza I ikastaroaren jarraipena): zure arropak egin, kustomizatu edo konpondu.
JOSKINTZA III
Astelehena / 18:30-20:30
Joskintza II ikastaroaren jarraipena.
ZUR TAILA
Ostirala / 18:30 -20:30
Egurra lantzen ikasi eta nahi dituzun piezak egin.
MARRAZKETA ETA PINTURA
Asteartea / 18:30-20:30
Ikasi marrazten eta teknika ezberdinak erabiliz margotzen zure sormena hobeto adierazteko.
ORDUAK(UDAZKENA) | PREZIOA (UDAZKENEKOA) | ||
URNIETAN ERROLDATUA* | URNIETAN ERROLDATU GABEA | ||
ARRUNTA | MURRIZTUA** | ||
14 | 56,28 € | 44,80 € | 67,62 € |
*Hobaria: 20% Urnietan erroldaturiko familia ugarientzat (ikasleak bere txartela aurkeztu behar du matrikula egitean).
**Prezio MURRIZTUA Urnietan erroldatuentzat, honako kasuetan:
21 urte azpikoak / 65 urtetik gorakoak / Ikasle edo Gazte txartela / Familia Ugariaren txartela / Pentsiodunak / Langabetuak
Izena emateko arauak:
- Prezio murrizketa eskatzen dutenek, kasuan kasuko egiaztagiria aurkeztu beharko dute matrikula egiterakoan: NAN (-21,+65) / Ikasle edo gazte txartela / Familia ugariaren txartela / Bizitza laborala eguneratuaren kopia (langabezia).
- 2020/2021 ikasturtea hiruhileko hiru zatitan banatuko da. Hiruhileko bakoitzaren amaieran ikasleak jarraitu edo ez erabaki ahal izango du. Jarraitu nahi ez bada, baja eman beharko da, horretarako dagokion inprimakia bete eta Lekaioko bulegora edo BERTANera eramanaz. Bajarik ematen ez bada, ikasleak matrikulaturik jarraituko du hurrengo hiruhilabetekoetan ere.
- Hiruhilekoa hasi ondoren, egiaztatutako osasun arazo kasuetan bakarrik onartuko da dagozkion kuotak ezeztatzea edo itzultzea.
- Hiruilekoaren amaieran, emandako saioak guztira proposatutako egutegiaren %75 baino gutxiago izan badira, eman ez diren saioei dagokien matrikula-zatia itzuliko da.