Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Lekaio kultur etxeko ikastaroak 2021-2022

.

2021·09·14


Lekaio kultur etxean haurrei eta helduei zuzenduriko ikastaro desberdinak eskainiko dira 2021-2022 ikasturtean. Matrikulazio epeak gaur zabaldu dira eta izena emateko azken eguna irailaren 28a izango da.

Ikastaroetan parte hartzea erabakitzen dutenek urriaren 15ean hasiko dituzte klaseak eta maiatzaren 30 arte jardungo dute hautaturiko espezialitatean. Covid 19-a dela eta ikastaro guztiak indarrean dagoen protokoloa eta segurtasun eta higiene neurriak errespetatuz gauzatuko dira.

HAURRAK

JOSKINTZA

Josten ikasi eta egin zure lehen sorkuntzak: kuxinak, jostailuak, arropa...

  • Astelehena 17:00-18:30

MARRAZKETA ETA PINTURA

Sormena landu marrazketa, kolorea, forma eta beste elementu artistikoen bitartez.

  • Asteartea 17:00-18:30

ESKULANAK

Teknika desberdinak erabiliz eskulanak egin eta ondo pasa primerako arte lanak sortuz.

  • Astezkena 17:00-18:30

HELDUAK

MARRAZKETA ETA PINTURA 

Ikasi marrazten eta teknika desberdinak erabiliz margotzen zure sormena hobeto adierazteko.

Asteartea 18:45-20:45

ESKULANAK

Teknika desberdinak ikasi eta landu eskulanen bidez

  • Asteazkena 18:45-20:45

ZUR TAILA

Egurra lantzen ikasi eta nahi dituzun piezak egin.

  • Osteguna 18:00-20:00

JOSKINTZA

Josteko makina erabiltzen ikasi eta zure arropak egin, kustomizatu edo konpondu.

  • I Astelehena: 18:45-20:45
  • II Osteguna 16:30-18:30
  • III Osteguna 18:45-20:45

Informazioa eta izen-emateak 

Urnietan erroldatutakoek prezio murriztua izango dute ondorengo kasuetan: 

  • 21 urtetik azpikoak
  • 65 urtetik gorakoak
  • Ikasle edo gazte txartela dutenak
  • Langabezian daudenak
  • Pentsiodunak

Bestalde, %20ko hobaria izango dute Urnietan erroldaturiko familia ugariek.

Bertan

  • 943 00 80 00
  • Astelehenetik ostiralera: 7:30-14:30

Lekaio kultur etxea

  • 943 00 80 33 
  • Astelehenetik ostiralera: 9:00-13:00 / 16:00-18:00
  • Ostegun eta ostiral arratsaldeetan itxita.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

DESKARGATU PDF-a


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA