Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen ikaskuntza eta garapen akademikoa errazteko eskola-errefortzua eskaintzeko bolondresak behar dira
2023·03·02
Eusko Jaurlaritzak “Aukerak suspertzen” ekimena jarri du abian, Programa gizarte-desabantailan dauden 11 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzenduta dago, beraien ikaskuntza eta garapen akademikoa errazteko eskola-errefortzua eskaintzeko.
Esku hartze sozialaren arloko profesionalek eta boluntarioek emandako eskolaz kanpoko hezkuntza laguntza (ikasgelatik kanpokoa, on-line nahiz aurrez aurrekoa) eskaintzen du programak. Eskolako lanak egitera, gaitasun digitalen edota linguistikoen garapenera eta ikasteko tekniken ikaskuntzan dauden beharrak asetzera bideratuta dago. Gainera, modu osagarrian familiekin lan egiten da, horrela hauek ere seme-alabei laguntzeko gaitasunak garatu ahal izateko.
Hori guztia aurrera eramateko beharrezko materiala emango zaie (ordenagailuak eta konektagarritasuna bermatzeko gailuak, smartphone-a gailu egoki moduan kontutan izan gabe) irizpide zehatz batzuk betetzen dituzten haur eta nerabeei.
Boluntarioak
Horretarako, 18 urtetik gorako boluntarioak behar dira, laguntzeko prest daudenak. Informazio gehiago nahi dutenek edo zalantzaren bat dutenek telefono zenbaki honetara dei dezakete edo ondorengo helbide elektronikora idatzi:
- 688 765 405
- olgavazquez@agintzari.com