Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Lankidetza hitzarmena Txanbolin Txistulari Bandarekin bere 50. urteurrenaren ospakizunak direla eta
2023·09·26
Txanbolin Urnietako Txistulari Bandak 50 urte bete ditu eta bere urteurreneko ospakizuna prestatzen ari da urriaren 20-21-22rako. Ekitaldi nagusia 200 lagunek parte hartuko duten kontzertua izango da.
Udalak eta Txanbolinek hitzarmen bat sinatu zuten aurtengo martxoan, eta, horren bidez, udalak kiroldegiko box bat eta biltegi bat utzi zizkion Txanbolini bere jarduerak garatzeko.
Orain, hitzarmen hori aldatu da, 50. urteurrena dela-eta Udalaren eta Txanbolinen arteko lankidetza jasotzen duen eranskin bat gehituz.
Zehazki, Udalak zati bat lagunduko du horretarako 13.000 euro bideratuz. Hitzarmenaren sinadura ekitaldian izan dira Jorge Segurado Urnietako alkatea eta Antton Jauregi Txanbolineko ordezkaria.