Lan-eskaintza: On Bizi elkarteak merkataritza dinamizatzeaz eta kudeatzeaz arduratuko den pertsona bat bilatzen du
2021·06·25
Urnietako On Bizi merkataritza-elkarteak berriro martxan jartzeko lanak aurreratuta ditu eta elkartea dinamizatzen lagunduko dion pertsona bat bilatzen ari da. Honako hau da bilatzen duena:
Eskaintzaren deskribapena:
Merkataritza dinamizatzeaz eta kudeatzeaz arduratuko den pertsona.
Lanpostuaren lekua:
Urnieta.
Bete beharreko eginkizunak:
- Elkartearen kudeaketa eta plangintza ekonomikoa.
- Elkartea onuradun duten diru-laguntzak izapidetzea.
- Udalarekin hitzarmenak negoziatu eta izapidetzea.
- Kanpainak planifikatzea eta kudeatzea.
- Lankidetza-hitzarmenak kudeatzea.
- Webgunearen eta sare sozialen komunikazioa eta kudeaketa.
- Prestakuntzak antolatzea.
- Bazkide berriak erakartzea.
- Izapide burokratikoak.
- Elkartekideari telefono bidezko eta aurrez aurreko arreta ematea.
- Udalarekin lankidetzan aritzea hainbat ekimen abian jartzeko: kanpainak, prestakuntzak, bestelako proiektuak...
- Kanpainetako materiala banatzea.
Baldintzak:
- Enpresen kudeaketan, administrazio publikoarekiko harremanetan eta diru-laguntzen kudeaketan esperientzia duen pertsona.
- Pertsona dinamikoa eta gizartekoia, lidergo-gaitasuna duena.
- Ezinbestekoa da Euskaraz jakitea.
Kontratu mota: 6 hilabete, jarraitzeko aukerarekin.
- Lanaldi erdia (20 ordu astean)
Lanean hasteko data: berehalakoa.
Oharrak:
Profila betetzen baduzu, bidal ezazu zure CVa helbide honetara: urnietaonbizi@gmail.com, DINAMIZATZAILEA ETA MERKATARITZA KUDEAKETA adieraziz.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.