Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Laguntza zerbitzua negozio berri bat abiarazi nahi duten ekintzaileentzat

.

2021·07·05


Negozio berri bat martxan jartzeko asmoa duten ekintzaileei prozesu horretan laguntzeko xedez, Ekinean zerbitzua eskaintzen dute Beterri Buruntza eskualdeko sei udalek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan. Horrela, interesa duten pertsonei negozio-ideia bat garatzen laguntzen zaie.

Bide horretan ondorengoak dira interesdunen eskura jartzen diren zerbitzuak:

  • Aholkularitza pertsonalizatua.
  • Talde-prestakuntza, gogoeta eta azterketa egiteko eta norberaren enpresa-ideia abian jartzeko.
  • Enpresa sortzeko diru-laguntzak.

Negozioa eskualdean jarriko duten pertsonei zuzendua 

Zerbitzua negozioa eskualdean jartzeko asmoa duten pertsonei zuzendua dago eta besteak beste, proiektuen bideragarritasuna aztertzeko eta erabakiak informazio gehiagorekin hartzeko balio du. Prozesua banakako elkarrizketekin hasten da, proiektua zein puntutan dagoen eta zer premia dituen aztertzeko. Hala, banakako beharretara egokitutako ibilbide bat diseinatzen da ondoren.

Talde-saioen bidez, negozio-ereduari buruz hausnartzen da, ideia merkatuarekin kontrastatuz, eta finantzatzeko aukerak eta enpresek dituzten betebeharrak ezagutuz. Halaber, enpresa plana egiten laguntzen da eta baita negozioa abian jartzen ere. Eta behin lehen pausoak ematen hasita, negozioa sendotzeko aholkularitza ematen da. Horretarako, harremanetarako pertsona bat dago sortzen diren zalantzak argitzeko eta kontsultak egiteko.

Urte osoan zehar

Eskualdeko zerbitzu honek 2007.urtean hasi zuen ibilbidea eta urte hauetan guztietan 1.597 pertsona baino gehiago gerturatu dira zerbitzura, 1.139 negozio ideia aurkeztuz, 286 negozio plan idatziz, 344 enpresa eratuz eta 550 enplegu berri sortuz.

Zerbitzua urte osoan zehar eskaintzen da eta ideiaren bat duen pertsona oro animatzen da laguntza eta aholkularitza jasotzera. Horretarako deitu 688776267 telefonora edo idatzi merkataritzaurnieta@urnieta.eus helbidera.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA