Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Urnietako udal igerilekua ekainaren 8an irekiko da

.

2024·06·04


Urnietako udal igerilekuak ekainaren 8an irekiko ditu ateak eta 3 hilabetez egongo da zabalik, irailaren 8 arte eskainiko baitu zerbitzua.

Epe horretan astelehenetik igandera bitartean erabili ahalko da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:30 arte.

Igeri egin nahi dutenek goizeko lehen orduan izango dute aukera, 11:00 arte kale bat itxiko baita horretarako.

Abonuak

Bazkide ez diren pertsonek, baina igerilekuaz gozatu nahi dutenek, igerilekurako udako bonuak erosteko aukera dute. Banakako bonuak 56 euro balioko du, eta familiarrak, aldiz, 112 euro. 

Bestalde, 10eko bonoak eskuratzeko aukera ere ematen da. 21 urtetik beherakoek 38 euroan eros dezakete bono hori, eta 21 urtetik gorakoek berriz, 61 euroan.

Nahi dutenek egun bateko sarrera eros dezakete. Kasu horretan 21 urtetik beherakoentzat prezioa 4,20 eurokoa izango da eta 21 urtetik gorakoentzat aldiz, 6,70 eurokoa.

Ikastaroak

Udaran zehar igeriketa ikastaroetara joan nahi dutenek izango dute aukera uztailean zehar. Ikastaroak asteka eskainiko dira bi maila desberdinetan. Hastapena, urarekin kontakturik izan ez dutenentzat eta aurreratua berriz, urarekin kontaktua izan dutenentzat eta autonomía maila bat dutenentzat. 

Asteko prezioa 57,29 eurokoa izango da Buruntzaldeako bazkideentzat eta 114,60 eurokoa bazkide ez direnentzat. Izen emateko epea ekainaren 3an irekiko da.

Taberna

Aurreko urtean bezala, igerilekuko eremuan taberna zerbitzua eskainiko da denboraldi osoan zehar. Bertan, izozkiak eta freskagarriak erosi ahalko dira, besteak beste.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA