KZguneko azaroko zuzeneko hitzaldiak jarraitzeko aukera Youtube kanalaren bidez
2020·10·28
KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen du bere YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak eskainiko dituzte , euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.
Zuzeneko hitzaldi horietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).
Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak haien YouTubeko kanalean grabatuta geratuko direla, nahi denean ikusteko.
Azaroaren urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:
1.astea: Doako liburu elektronikoak jaitsi
- Azaroak 3, 11:00 – 11:30. Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Azaroak 5, 11:00 – 11:30. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
2.astea: Nola gezurtatu berri faltsuak
- Azaroak 10, 18:00 – 18:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Azaroak 12, 18:00 – 18:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
3.astea: Zure kontaktuak sinkronizatu Google kontaktuekin
- Azaroak 17, 11:00 – 11:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Azaroak 19, 11:00 – 11:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
4.astea: Podcast-ak entzuteko app eta webguneak
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.