Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Kultura, euskara, hezkuntza, kirol, haurreria, gazteria eta aisialdiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da

.

2022·04·01


Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko martxoaren 17an egindako bilkuran aurten Urnietako udalerrian kultura, euskara, hezkuntza, kirol, haurreria, gazteria eta aisialdiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartu zituen eta dagoeneko argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Dirulaguntzak honako jarduera hauetarako eskatu ahalko dira:

I. eranskina: jaietan nahiz urteko beste edozein garaitan garatzen diren kultura, aisia, kirola, haurreria, eta gazteriarekin loturiko ekintzak eta jarduerak.

  • Eskatzailea: Dirulaguntza hori emateko arrazoia den jarduera egin behar duen irabazi asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoa, edo dirulaguntza jaso izana legitimatzen duen egoeran dagoena.
  • Epea: 2022ko apirilaren 29an bukatuko da. 

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

II. eranskina: musika grabazio amateurrak.

  • Eskatzailea: Urnietan erroldatuta egon beharko da. Taldeen kasuan, kideen bi herenak bete beharko du gutxienez baldintza hori.
  • Epea: 2022ko azaroaren 30ean amaituko da.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

III. eranskina: eliteko kirolariak

  • Eskatzailea: Urnietan erroldatua, 16 urte beteta izatea, banakako eskaera izatea, Udalaren beste dirulaguntzarik jaso ez izatea xede bererako.
  • Epea: 2022ko apirilaren 29an bukatuko da.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

IV. eranskina: aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak euskaraz

  • Eskatzailea: 2021-2022 ikasturtean aisialdiko begirale edo aisialdiko zuzendari ikastaroa egin izatea, urnietan erroldatuta egotea, 16 urte beteta izatea, ikastaroa euskaraz eta EJ-k homologatua izatea, ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta dagokion epe barruan titulua lortzea. 
  • Epea: 2022ko irailaren 1etik 30era.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

V. eranskina: euskarako ikastaroetako matrikula

  • Eskatzailea: matrikula epe barruan ordaintzea, Urnietan erroldatuta egotea, ikastatoaren %80ko asistentzia egiaztatzea gutxienez, ikastaroaren aprobetxamendu ona izatea. 
  • Epea: 2022ko uztailaren 1etik irailaren 30era.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

VI. eranskina: HH-helduen heziketa iraunkorretako ikastaroetarako bidaiak.

  • Eskatzailea: Urnietan erroldatuta egotea, Urnietan eskaintzen ez den maila eta ordutegi bateko ikasle izatea, Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko, Lasarte-Oriako edo Usurbilgo HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko zentro bateko ikasle izatea, oinarrizko mailatik hasi eta Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua eskuratzeko prestakuntzara arteko maila bateko ikasle izate, Buruntzaldeko HHI zentro batek eskaintzen duen beste edozein ikastarotan izena emandako langabetuek ere dirulaguntza hau jaso ahalko dute.
  • Epea: ikasturteko lehenbiziko lauhilekoan soilik matrikulatuta egon direnek dirulaguntzaren eskaera 2022ko apirilaren 22 arte aurkeztu ahal izango dute, eta gainontzeko guztiek berriz, eskaera 2022ko uztailaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharko dute.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

VII. eranskina: Ur inguruneko ikastaroak burutzeko bidaiak

  • Eskatzailea: Urnietan erroldatuta egotea eta Urnietako kirol instalakuntzetan bazkide izatea, Urnietan eskaintzen ez den ur inguruneko ikastaroetan ikasle izatea.
  • Epea: 2022ko uztailaren 1etik 30era.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

VIII. eranskina: merkataritza establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzea.

  • Eskatzailea: Dirulaguntza establezimenduaren fatxadan jarritako errotulu nagusiarengatik emango da, errotuluak euskara hutsez edo euskaraz eta gazteleraz egon behar du, errotulu nagusiak izen berezia bakarrik badu, ez da dirulaguntzarik emango, dirulaguntza jaso ahal izateko, eskatzaileak Urnietako ekonomia-jardueren erroldan azaldu behar du, dirulaguntza izaera ofizialekoak ez diren merkataritza edo/eta zernahi motatako erakundeei eman ahal izango zaie, establezimendu bakoitzak gehienez ere lau urtean behin jaso ahal izango du dirulaguntza hau.
  • Epea: eskaera errotulua jarri ondorengo 90 egunen barruan egin behar da eskaera. Ordainagiri edo fakturaren data hartuko da estreinako egun moduan.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

IX. eranskina: Urnietako ikastetxeetako guraso elkarteek antolaturiko hezkuntza alorreko jarduera programak.

  • Eskatzailea: Urnietan kokaturiko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, edo Bigarren hezkuntzako ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxeetako guraso elkarteak izatea, hezkuntza interesko jarduerak gauzatzea.
  • Epea: 2022ko apirilaren 29an bukatuko da.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

X. eranskina: Urnietako ikastetxeek antolaturiko hezkuntza orokorreko jarduera programak finantzatzeko dirulaguntzak.

  • Eskatzailea: Urnietan kokaturiko eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edota Bigarren Hezkuntzako ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxeak izatea, eta hezkuntza intereseko jarduerak gauzatzea.
  • Epea: 2022ko apirilaren 29an bukatuko da.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA