Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Kotxe hibridoak Udaltzaingoarentzat mugikortasun jasangarriago eta ingurunearekiko begirunetsuago baten alde
2023·12·05
Urnietak herri gero eta jasangarriagoa bihurtzeko urratsak ematen jarraitzen du. Oraingoan, Udaltzaingoaren ibilgailuak aldatu egin dira, eta bi auto hibrido erosi dira ingurumenarentzat suposatzen duen hobekuntzarekin. Ibilgailu hibridoek kutsadura murrizten dute, eta era berean, zirkulazio-zarata gutxitzen dute. Horrela, mugikortasun jasangarriagoa eta ingurunearekiko errespetuzkoagoa izatearen aldeko apustua egiten da.
Gogoratu behar da duela hilabete batzuk Udalak ibilgailu elektriko eta hibridoetarako bi kargagailu instalatu zituela. Bat kiroldegiaren aurrean dago eta, bestea berriz, udaletxearen atzean. Ibilgailu elektrikoa edo hibridoa duen edonork erabil ditzake kargagailuak.