Korrika apirilaren 8an, 8:13an, pasako da Urnietatik
2022·04·05
Korrika, euskararen alde egiten den ekimen erraldoia bere 22.edizioa ospatzen ari da aurten ”HitzEkin” lelopean. Izan ere, euskara HITZetik EKINtzetara eramateko unea baita antolatzaileen esanetan.
Martxoaren 31n Amurrion abiatu zen Korrika eta apirilaren 10ean amaituko da Donostian. Urnietatik berriz, ostiral honetan, apirilaren 8an pasako da goizeko 8:13an. Lasartetik iritsiko da Korrika Urnietara. Zabaleta auzotik igaro ostean, Goi mendi tabernaren bidegurutzean San Joan plazaruntz igoko da. Bertatik Arantzubira jarraituko du ibilbidea, eta, ondoren, Eroskiko aldapatik jaitsita Idiazabal kalera irtengo da. Azkenik, Salestarrera doan aldapan gora segiko du.
Korrika txikia
Egun berean, apirilaren 8an, beste bi ekintza izango dira Korrikaren jiran. Goizeko 10:00etan korrika txikiari hasiera emango zaio Goi-mendi tabernaren bidegurutzean. Ibilbidea San Joan plazan amaituko da. Behin plazara iritsita bertso batzuk eskainiko dituzte Egapeko eta Magaleko ikasleek.
«Aho zabalik» ikuskizuna
Arratsaldean berriz, Elvi sabeliztunaren «Aho zabalik» ikuskizuna ikusteko aukera izango da 19.00etan Zubitxo plazan.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.