Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa Urnietarren eskura Hernanin

.

2022·04·06


Hernanin kokatzen den Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) doako zerbitzua eskaintzen die Hernani, Urnieta eta Astigarragako bizilagunei hiru udalek duten akordio bati esker. Bulego horrek balio du herritarrei jakinarazteko nola defendatu ditzaketen kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa dituzten eskubideak, ondasunak erostean nahiz zerbitzuak erabiltzean. Halaber, kexak, salaketak eta erreklamazioak jasotzeaz eta dagozkien organismoetara bidaltzeaz arduratzen da.

Eginkizunak

Zerbitzuaren eginkizunak hiru arlotan oinarritzen dira nagusiki:

  • Informazioa eta aholkularitza: kontsumitzaileek egindako kontsulta guztiei erantzuna eman eta haiek bideratu, bai bulegoan bertan zuzeneko arreta bidez, bai telefono bidez, eta baita emailez ere. Era berean, kontsumitzaile edota erabiltzaileei orientazioa eta aholkularitza eskaintzen da ondasun bat erosi edo zerbitzu bat kontratatu aurretik eta ondoren, kontsumitzaile edota erabiltzaile gisa dituzten eskubide eta betebeharrei dagokienez.
  • Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesak babestea: kontsumo bulegoan aurkeztutako  kexa, salaketa eta erreklamazio guztiak izapidetzen dira.
  • Prestakuntza: dibulgazioaren alorrean, zerbitzuak berak ez ezik, bulegoan planteatzen diren gaiei buruzko kontsumitzaileentzako informazio-liburuxkak argitaratu eta zabaltzen dira.

Prozedura moduak

Prozedura bi modutara egin daiteke:

  • Modu ofizialean: kontsumitzaileak erreklamazio-orria exijitu behar dio enpresaburuari edo dagokion profesionalari, eta behar bezala bete. Ondoren, eta orri arrosa establezimenduan utzita, orri zuria eta dagokion dokumentazioarekin erreklamazioa izapidetzen da. Establezimendu erreklamatura bidaltzen da erreklamazioa, eta 10 eguneko epea ematen zaio bere alegazioak aurkez ditzan. 
  • Modu informalean: kontsumo bulegoko erreklamazio orria erabiliz (enpresa erreklamatua esaterako, telefonia-konpainia bat edo elektrizitatea edo gasa hornitzen duena baldin bada, komeni da bitartekotza informal bat egitea). Beste batzuetan, erreklamazio-orria eskatze hutsa zaila gerta liteke. Batez ere, merkataritza elektronikoak edo etxeko salmentako kasuetako ukoek eragindako erreklamazioak direnean. Kasu horietan, egokiena da lehenbailehen harremanetan jartzea Kontsumitzaileen Informaziorako Udal bulegoarekin. KIUB-etik harremanetan jartzen dira establezimendu erreklamatuarekin, eta alegazio-epea irekitzen da, erreklamatuarentzat.

Horiek jaso ondoren, erreklamazioa egin duenari helarazten zaio, eta bulegoaren bitartekotzaren emaitza ere jakinarazten zaio. Emaitza hori negatiboa bada, informazioa ematen zaio erreklamazioa zein bidetatik jarrai dezakeen esanez (arbitrajea).

Arlo hauekin egiten da lan

Hernani, Urnieta eta Astigarragako Kontsumo Zerbitzu mankomunatuak honako sektore hauetan egiten du lan batik bat:

  • Xehekako salmenta merkataritza establezimenduetan: beherapenak, publizitate foiletoak, produktu aldaketak, muntatze eta instalatze arazoak eta abar.
  • Salmenta bereziak: erosketak katalogo bidez, etxera etortzen diren saltzaileak...
  • Laguntza teknikorako zerbitzuak: etxetresna elektrikoak, igogailuen konponketak…
  • Etxeko zerbitzuak: igeltsero, iturgin, elektrizitate, margotze lanak, butanoa...
  • Arropa garbitegiak
  • Garraioak: txartelen erosketa, ekipajea galtzea...
  • Bidaia konbinatuak: arazoak ostatuekin, bertan behera uzteak eta abar.
  • Automobilak: ibilgailuen salerosketa, konponketak tailerretan...
  • Etxebizitza: arazoak akaberekin, akats ezkutuak, salerosketa kontratuak; hipoteka maileguak…
  • Aseguruak: kalte-ordainen ordainketa, arazoak polizekin, kontratuen interpretazioa...
  • Banka: banku komisioak,kontratuen interpretazioa...
  • Lanbide liberalak: abokatuen ordainsariak, dentistak, medikuntza pribatua...
  • Telekomunikazioak: huts egindako konexioak 
  • Internet: arazoak tarifa finkoarekin,  hornitzaileen inguruko informazioa eta abar.

Urnietako erabiltzaileak

2021.urtean zerbitzu honek izandako erabilera datuei dagokienean, 157 erregistro izan izren sektoreen arabera sailkatuta eta horietatik 26 izan ziren urnietarrek bideratuak. Produktu edo zerbitzuei lotutako arrazoiak aintzat hartuta berriz, 527 erregistro izan ziren eta horietatik 46 burutu zituzten urnietarrek. Besteak beste, garantien, produktu akastunen, entrega epeak ez betetzearen, fakturazioaren, publizitate engainagarriaren, muntaia desegokien, kontratua ez betetzearen eta itzulketen ingurukoak izan ziren buruturiko erregistoak.

Kontaktua

  • Zerbitzuaren arduraduna: Mª Ángeles Ormazabal Otegi
  • Helbidea: Sandiusterri 1 -  20120 Hernani (Zerbitzu Sozialak eraikina)
  • Telefonoak: 943 55 78 54  -  943 55 26 10
  • Posta elektronikoa: marian-o@hernani.eus
  • Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:30-14:00

Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.