Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Klima bai! lehiaketa jasangarritasunerantz joateko helburuarekin

.

2021·09·29


Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak "klima bai!" lehiaketa jarri du abian, herritarren eguneroko ohituretan aldaketa sustatzeko helburuz, klima-aldaketaren aurrean jasangarritasunaren eta erresilientziaren bidetik.

Biztanleek, familiatan egituratuta, lehiaketan parte hartuko dute horretarako, izen emate epea amaitzean,  gaituko diren Klima Bai! App eta web plataforma bidez, eta erronka ezberdinei erantzun beharko diete: energia, elikagai, ehun eta uraren erosketa eta kontsumo arduratsua; ekonomia zirkularra etxean; mugikortasun jasangarria eta natura. Familia bakoitzak gai bakoitzean aukeratzen dituen erronkei erantzun ahala, puntuak pilatzen joango da.

Familia bakoitzak pilatzen dituen puntuak dagokien udalerriaren arabera taldekatuko dira eta puntuazio handiena lortzen duten udalerriei ondorengo sariak emango zaizkie klima aldaketaren arintze eta egokitzapen proiektuetan inbertitu ahal ditzaten:

  • 40.000 €-ko 1. saria 
  • 20.000 €-ko 2. saria 
  • 10.000 €-ko 3. saria

Familiek, zozketa bidez, parte hartzeagatik aintzatespena jasotzeko aukera izango dute. 

Lehiaketak aukera emango du ingurumenean eragin handiena duten eguneroko ohiturak identifikatzeko eta alternatiba bideragarri eta jasangarriak ezagutzeko, eta, beraz, antolatzaileek herritarrak animatzen dituzte lehiaketan izena ematera eta parte hartzera, aldaketa txikiek eragin handia izan baitezakete.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA