Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Kiroldegirako erreserbak online egin daitezke Urnietako Udalaren webgunean edo APP-an

.

2020·12·16


Kiroldegiko erabiltzaileei hitzorduak hartzea errazteko helburuz erreserbak Udalaren webgunearen edo APP-aren bidez egiteko aukera eskaintzen du Urnietako Udalak gaurtik aurrera. Hala, gimnasiora edo kardio gelara joan nahi dutenek astebeterako txandak hartzeko modua izango dute edozein egun edo momentutan. Gune bakoitza egunean behin eta ordubetez erabiltzeko aukera eskainiko da. Dena den, online moldatzen ez direnek hitzorduak telefonoz hartzen jarraitzeko aukera izango dute 943 00 83 28 telefono zenbakira deituta. 

Erreserbaren baieztapena jasoko da

Hitzorduak online hartzeko prozedura berdina izango da bai APP-an eta baita webgunean ere. APP-ari dagokionez, kirola egiteko zapatilaren irudiaren barruan aurkitzen den atalean dago hitzorduak hartzeko leihoa. Webgunearen kasuan berriz, orri nagusian.

Bi kasuetan erabiltzailea sortu beharko da lehen aldian eta hortik aurrerako kasu guztietan erabiltzaile hori baliatuta sartu ahal izango da sisteman. Erabiltzailea sortzeko bi aukera egongo dira: NAN zenbakia erabiltzea edo edo B@kQ txartela baliatzea. 

Behin sisteman sartuta, hitzordua hartu nahi den gunea zehaztu beharko da, eta segidan, eguna eta ordua. Gainera, txanda hartzeko unean jakin ahal izango dute erabiltzaileek zenbat plaza dauden libre une horretan gune eta ordu bakoitzean. Behin prozesu guztia amaituta mezu elektroniko bidez jasoko dute erabiltzaileek erreserbaren konfirmazioa. Bestalde, ezustekoren bat sortuta erreserbaturiko orduan joan ezin duenak mezu horren bidez baliogabetu ahal izango du erreserba.

Buruntzaldeako kiroldegietarako balio du

Urnietako Udalak Buruntzaldeako beste udalerriekin batera (Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbil) garatu du erreminta hau, eta herri horietako kiroldegietara joateko hitzorduak hartzeko ere baliatu ahal da. Hori bai, hitzorduak hartu ahal izateko ezinbesteko baldintza kiroldegiko bazkidea izatea izango da. 

Erabilera gida

Zalantzak izan ditzaketen erabiltzaileei lagundu asmoz, Urnietako Udalak ondorengo erabilera gida sortu du, hitzorduak hartzeko jarraitu beharreko urrats guztiak azalduz.

DESKARGATU GIDA

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA