Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Kiroldegiko udako jarduerak
2023·06·09
Urnietako Udalak ekintza desberdinak antolatu ditu udal kiroldegian aurtengo udarari begira.
12-16 urte bitarteko gazteentzat ate irekiak
Adin tarte horretako Urnietako gazteek kirol jarduera desberdinak probatzeko aukera izango dute uztailaren 3, 4, 5 eta 6an ate irekien jardunaldietan. Izan ere, 2023-2024 ikasturtean gazteentzako ekintzak eskaintzeko asmoa du Udalak eta aurretik, gazteen erantzuna eta interesa zein den ikusi nahi da.
Jarduerak dohakoak izango dira eta parte hartu nahi dutenek ekainak 19 arte eman beharko dute izena kiroldegiko harreran.
- Gazte Zunba: 10:30etan
- Gazte Spinning: 10:30etan
- Gazte Trainning: 11:30etan
Hiru jarduera horiek aipatutako egunetan eskainiko dira. Guztietan eta nahi den egunetan parte hartu ahal izango da.
Igeriketa ikastaroak 3 urtetik gorako personentzat
Udal igerilekuan bestalde, bi ikastaro mota eskainiko dira uztailean zehar asteka, hastapenekoa eta aurreratua.
- Uztailak 3-7
- Uztailak 10-14
- Uztailak 17-21
- Uztailak 24-28
Eskainiko diren ikastaroak ondorengoak izango dira:
Igeriketa hastapena (urarekin lehen kontaktua)
Ordua: 11:45
Astearen prezioa: Buruntzaldeako bazkideak: 31,06 € Ez bazkideak: 62,11 €
Igeriketa aurreratua (flotabilitate autonomia duten pertsonentzat).
Ordua: 11:00
Astearen prezioa: Buruntzaldeako bazkideak: 46,58 € Ez bazkideak: 93,17 €
Kasu honetan ere izen-emateak zabalik daude eta kiroldegiko harreran gauzatu daitezke.