Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Kiroldegiko bazkide txartelen tramitazioak egiteko kanpaina martxoaren 24 arte

.

2023·03·14


Urnietako udal kiroldegiak normaltasuna berreskuratu ostean, bazkide txartelen tramitazioak egiteko kanpaina abian jarri da, eta horretarako azken eguna martxoaren 24a izango da.

Bazkide txartelaren kuota helbideratuta duten erabiltzaileek eta kiroldegiko bazkide izaten jarraitu nahi dutenek ez dute gestiorik egin beharko, automatikoki kobratuko baitzaie kuota. Kuota helbideratuta dutenek eta baja eman nahi dutenek berriz, martxoaren 24 arte izango dute abisua emateko aukera. Bestalde, kontu korrontea aldatu nahi dutenek ere egun horretan izango dute muga.

Kiroldegiko erabiltzaile ez direnek ostera, urteko edozein momentutan dute bazkide egiteko aukera.

Itzulketa

Bestalde, Udala erabiltzaile bakoitzari itzuli beharreko zenbatekoa kalkulatzen ari da grebaren ondorioz zerbitzurik eman ez den egunengatik, itzulketa lehenbailehen egin ahal izateko.

Itzulketa automatikoki egingo zaie ordainketak helbideratuta dituzten erabiltzaileei. Datafonoz ordaindu zutenek edo kontuan ingresoa egin zutenek aldiz, kiroldegiko harreran eman beharko dute itzulketa egitea nahi duten kontu korrontearen zenbakia.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA