Kiroldegiaren funtzionamendua urriaren 11tik aurrera
2021·10·08
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren urriaren 7ko aginduaren ondorioz, bertan behera geratu dira Covid19a prebenitzeko kirol instalazioetan ezarritako edukieren control neurriak.
Musukoa erabiltzeari, aretoak aireztatzeari eta eskuen higieneari buruzko neurriak soilik mantenduko dira.
Aldaketa hori urriaren 11tik aurrera aplikatuko da Urnietako kiroldegian:
- Derrigorrezkoa izango da kirol esparruaren barruan eta aldageletan musukoa eramatea (dutxa hartzeko unean izan ezik).
- Areto eta aldageletako edukiera mugak desagertuko dira.
- Desagertu egingo da aurretiko hitzordua.
- Lehiaketetan %100ean sartu ahal izango dira ikusleak.
- Kiroldegiko ordutegiak honako hauek izango dira:
Astelehenetik ostiralera: 8:30-22:00
Larunbatetan: 9:00-21:00
Igande eta jaiegunetan: 9:00-14:00
Bestalde, garbiketa eta desinfekzio lanak egiten jarraituko da.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.