Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Kiroldegiaren eraberritzea erritmo onean doa

.

2021·02·25


Urnietako udal kiroldegia eraberritzeko lanak hasi zirenetik urtebete beteko da, eta Jorge Segurado alkateak horien garapenaren balorazio positiboa egin du: "oso pozik gaude oraingoz aurreikusita genituen exekuzio epeak betetzen ari direlako". Covid 19k eragindako pandemia azaleratu zenean lanak hainbat egunez eten zirela azaldu du, izan ere, jarduera guztiak gelditu ziren oinarrizkoak izan ezik, baina horrek aurreikuspenak ez zituela aldatu zehaztu du, eta beraz, exekuzio epea bere horretan mantentzen dela gaineratu du.

Denbora honetan egindako lanei dagokienez, alkateak azaldu du obraren hargune elektrikoa egin ondoren, futbol zelaia, atletismoko pista eta igerilekua hornitzeko beharrezko instalazio elektrikoa egin zela.

Aldez aurretik egin beharreko lan horiek burutu eta gero, eraikin zaharra eraitsi zela esan du Seguradok, eta, horren ostean, eraiki beharreko lursaila prestatzeko beharrezko lur-mugimenduak egin zirela. Ondoren, zimendatzeari bide eman zitzaion, hau da, eraikuntza osoaren euskarri den oinarria sortzeari.

Hurrengo urratsa futbol-zelaiaren hormigoizko horma indartzea izan zen. Izan ere, eraikin zaharra eraistean, ikusi zen horma horrek ez zituela eraikin berriarekin elkarlanean aritzeko beharrezko baldintzak betetzen. Ordura arte zehaztea ezinezkoa zen puntu hori konponduta, hormigoiz eta altzairuz osatutako esparru berriaren egitura instalatzen hasi ziren. Egurrezkoak diren estalkiaren piezak ere jarrita daude honen egitura osatzeko, baina estalki hori estaltzeke dago oraindik. Halaber, aurrefabrikatuta zetozen hormigoizko panel handiz osaturik dagoen fatxadako hormaren zatirik handiena ipinita dago, berauen instalazioa nahiko azkar gauzatzen ari baitira.

Bestalde, ekin zaio isolamendu termikoa jartzeari eraikin berriak egonkortasun termiko egokia izan dezan, kanpoko baldintza meteorologikoek barrualdea baldintzatu gabe. Aldi berean, beharrezko instalazioak ezartzeko lehen urratsak abian dira.

Hemendik aurrera, zer

Hurrengo hilabeteetan egin beharrekoari dagokionez, abiapuntua martxan dauden zereginak amaitzea izango da: fatxadako horma, estalkia, instalazioak eta isolamendua osatzea, hain zuzen. Ondoren, barruko espazioak trenkaden bidez bereizteko unea iritsiko da, arte martzialen gelak, spinning-a, kardioa eta muskulazioa edo aldagelak zehazteko, besteak beste. Era berean, barruko eta kanpoko estaldurak egin beharko dira, esaterako, azulejuak jarri beharko dira dagozkien eremuetan. Horrekin batera, padel, tenis eta kirol anitzeko pistak osatuko dira.

Errementaritzarekin eta arotzeriarekin lotutako lanek atal garrantzitsu bat suposatuko dute, izan ere, atal honetan kokatzen da eraikin osoko baranden, ateen, leihoen eta kristalen instalazioa. Ondoren, pintaketa lanak etorriko dira, eraikinak espero diren akaberak eta itxura estetikoa izan ditzan. Erreformaren azken zatian mota guztietako instalazioak garatuko dira: telekomunikazioak, elektrizitatea, berokuntza, aire girotua, saneamendua, suteen aurkako babesa... Eta lanak urbanizazioarekin osatuko dira. Behin hori guztia eginda, kiroldegiko areto eta pista guztiak hornitu beharko dira.

Lanen garapenen gaineko azalpenak eman ostean, Seguradok esan du, ikus daitekeenez, oraindik gauza asko daudela egiteko eta urrats asko geratzen direla emateko, baina azpimarratu du lanen erritmoa egokia dela, eta, beraz, Urnieta gero eta gertuago dagoela kirol instalazio moderno eta punta-puntakoa izatetik, herritarrek inbertsio estrategikoen partaidetza-prozesuan erabaki zuten bezala.

Igerilekuko instalazioen eraikina

Kiroldegiaren eraberritzearekin lotuta, igerilekuko instalazioen eraikin berria eraikitzen ari da Udala, izan ere, instalazio hori eraitsi egin den eraikinaren barruan aurkitzen zen. Obra uraren birzirkulaziorako makineria beste eraikin batera lekualdatzean datza. Instalazio berria kiroldegiaren eraikin nagusitik kanpo geratuko da eta igerilekuko solariumaren eta Pintore kaleko 5. zenbakiaren artean kokatuko da.

Lanak urtarrilaren 21ean hasi ziren eta ekainerako amaituta egongo dira. Beraz, udako denboraldian igerilekua normaltasunez erabiltzeko aukera egongo da, betiere Covid 19k baldintzatutako egoera epidemiologikoak horretarako aukera ematen badu.

Igerilekuko sarrera

Bestalde, eta kiroldegiaren eraberritzea amaitu arte igerilekuetara sartzeko sarrera orokorra gaituta egongo ez dela kontuan hartuta, Udalak igerilekuen harrera-zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu berri du tokiko gobernu-batzarrean. Horrela, egoera epidemiologikoak udako denboraldian igerileku-zerbitzua eskaintzea ahalbidetzen badu, instalazio horietara sartzeko behin-behineko sarrera bat jarriko da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA