Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Kiroldegiak ohiko ordutegia berreskuratuko du irailaren 13tik aurrera Covid 19ren araudia aldatu ostean

.

2021·09·09


Urnietako kiroldegiak ohiko ordutegia berreskuratuko du irailaren 13tik aurrera Covid 19ren araudia aldatu ondoren. Orain arte, gaueko 21:00etan ixten zituen ateak eraikinak, eta aurrerantzean ostera, astelehenetik ostiralera 22:00 arte kirol esparrua erabiltzeko aukera izango dute urnietarrek goizeko 8:30etik hasita.

Hauek izango dira ordutegi berriak:

  • Astelehena – ostirala: 8:30-18:30 / 19:00-22:00
  • Larunbatak: 9:00-18:30 / 19:00-21:00
  • Igandeak: 9:00-18:30 / 19:00-21:00

Erreserba orduak puntuetatik erdietara pasatzen dira

Aldez aurreko hitzorduak ezinbestekoa izaten jarraituko du, eta horretarako Udalaren APP-a eta webgunea erabil daitezke, non argi eta garbi ikusiko diren aukeran dauden ordutegi guztiak. Telefono zenbaki honetara ere deitu ahal izango da: 943 00 83 28.

Ordutegi aldaketarekin emango den beste berritasun nagusia hitzorduen ordutegia izango da, izan ere, nagusiki erdietatik erdietara erreserbatu beharko dira. Hau da, 8:30etik 9:30era, esate baterako. 

Garbiketa eta desinfekzioa

Ordu aldaketak ez du eraginik izango garbiketa eta desinfekzio lanetan, orain arteko intentsitate berarekin egingo baitira, eraikin osoan higiene baldintza egokiak bermatzeko. Kiroldegia 18:30etik 19:00etara soilik itxiko da zeregin horietarako eguerdian irekita jarraituko duelarik.

Horretaz gain, babes neurri guztiek indarrean jarraituko dute eta zorrotz bete beharko dira: higiene postuak mantenduko dira, musukoa jantzita eduki beharko da momentuoro, eskuak eta erabilitako makinak garbitu beharko dira eta norberak bere toaila etxetik eraman beharko du.

Irailaren 26an amaituko da udako denboraldia igerilekuaren itxierarekin

Bestalde, hilaren 26an emango zaio amaiera udako denboraldiari igerilekuaren itxierarekin eta irailaren 27tik aurrera igande arratsaldeetan kiroldegia itxita egongo da gainerako ordutegiak mantenduko direlarik.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA