Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Kiroldegi berria gero eta gertuago

.

2021·12·10


Kiroldegia eraberritzeko gauzatzen ari diren lanak azken txanpan murgilduta daude dagoeneko. Obra aurreikusitako epeetan garatzen ari da eta 2022. urtearen hasieran lanak amaituta egotea espero da. Era berean, kiroldegia hornitzeko beharrezkoa izango den material guztia eskuratzeko lanean jardun du Udalak hilabete hauetan. Izan ere, asmoa da obra amaitu bezain pronto ekipamenduaren instalazioari hasiera ematea denborarik galdu gabe, kiroldegi berria ahalik eta azkarren herritarren eskura jartzeko.

Horretarako, beharrezko ekipamendua esleitzeko lehiaketa publikoa egin da. Esleipena hiru lotetan banatu da, eta atal bakoitzean enpresa esleipendunak honako hauek izan dira:

  • Kardio eta muskulazio geletako makineria: Exercycle S.L (BH)
  • Aldageletako mobiliarioa (leihatilak, eserlekuak…): Aluminios Azpeitia S.L
  • Lurzoruak eta kirol ekipamenduak (pista berrirako lurzorua eta porteriak, padel eta teniseko pistetako lurrak, harmailetako eserlekuak, gimnasioko lurra…): Soluciones Decorativas Ibaizabal (SDI Sport Floor)

Beraz, herriko erabiltzaile anitzen beharrei erantzungo dien kiroldegi berriaren prozesuak aurrera jarraitzen du erritmo onean, eta gero eta gertuago dago bere irekiera.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA