Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Kantazaunek herriko kaleak girotuko ditu kantu kalejira batekin martxoaren 31n
.
2023·03·27
Kantazaun taldeak kantu kalejira bat egin ohi du hilabete bakoitzeko azken ostiralean euskal kantutegia oinarri hartuta. Abiapuntua arratsaldeko 19:00etan izaten da San Joan plazan, eta, ondoren, kalez kale joaten dira bi orduz.
Hilabete honetako hitzordua ostiral honetan, martxoren 31n izango da.
Aurretik entsegua egingo da bihar, martxoaren 28an, 18:30ean, kiroldegiko boxetan. Urnietarrak animatzen dira entseguan eta kalejiran parte hartzera.