Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Kale animazioa eta dastaketa On Biziren eskutik irailaren 23an
2023·09·20
On Bizi Urnietako merkatarien elkarteak kale animazioa eta dastaketa antolatu ditu irailaren 23an.
Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da Zaldundegiko plazan.
Sorpresak eta opariak egongo direla iragartzen du elkarteak eta herritarrak parte hartzera eta gerturatzera animatzen ditu.
Londreserako bidai baten zozketa
Bestalde, Londreserako bidaia bat zozketatuko du elkarteak bi pertsonentzako. Zozketan parte hartzeko 6 zigilu eskuratu beharko dira. Zigilu horietako bakoitza kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan erosketaren bat eginda lortuko da. Establezimendu horiek identifikatuta egongo dira kartel bat ipiniko baitute.
Zigiluak ipiniko diren orriak kanpainako establezimenduetan banatuko dira, eta, baita, irailaren 23an Zaldundegi plazan ere.
Zigiluak lortzeko epea irailaren 23an irekiko da eta urriaren 31n amaituko da.
Ondoren, zigilu guztiak lortu dituzten pertsonen artean gauzatuko da bidaiaren zozketa.