Aplikazio habiaratuak
Albisteak
.
2021·08·30
Julen Gabirondo Urnietako segalaria laugarren aldiz izan zen Euskadiko txapeldun atzo eguerdian Muruetan jokatutako proban. Gabirondok 1.820 kilo ebakita irabazi zuen ordubeteko lanean. 124 kiloko aldea atera zion Xabier Zalduari proba gogor batean.
Gabirondok lehiaketaz beteriko uda darama eta emaitza bikainak lortzen ari da, besteak beste, ekainean Xabier Zalduaren aurka jokatutako sega eta aizkora arteko apustu konbinatuan lortutako garaipen handia.
Orain, bere hurrengo erronka euskal pentatloia izango da. Iaz Gabirondok bigarren postua lortu zuen eta aurten txapelketa honetan ere txapela lortzeko prestatzen ari da.