Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Joseba Errazkin: “bidaia oso polita izan zen, egia esanda ez nuen sinesten”

.

2022·10·13


Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua ikastean ari da Joseba Errazkin Urnietarra Lleidan. Iragan ikasturtea berriz, Finlandian igaro zuen Erasmus programari esker, Helsinkitik 2 ordura dagoen Vierumäki herrian. Esperientzia aberasgarri horri amaiera ordea, modu berezian eman zion, hegazkinez itzuli beharrean bizikletaz egin baitzuen Urnietara bitarteko bidea. Hilabete eta erdian zortzi herrialde igaro zituen 3.000 kilometro pasatxo eginez.

Urte berezia izan zen aurrekoa zuretzat.

Bai. Erasmus-a aukeratzeko garaia iritsitakoan zerbait desberdina nahi nuen eta Finlandia aukeratu nuen.

Finlandiako zein partetan egon zinen?

Vierumäki izeneko herri txiki batean, Helsinkitik bi ordura dago. Erasmus-a egiten ari ginen 8 bat lagun ginen han eta gainerako guztiak finlandiarrak ziren. 

Non bizi zinen?

Lau pertsonako bungalowetan bizi ginen. Camping batean bizitzearen antzekoa zen. Resort eta hotelez jositako eremu bat zen, baina ikasleentzat lekua ere bazegoen. Ingurua oso polita zen, dena basoa. Oso desberdina, bilatzen nuena.

Kulturan eta bizimoduan somatuko zenuen desberdintasunik ezta?

Gu irekiagoak gara. Bestalde, eguzkiaren eragina nahiko potentea da, abenduan arratsaldeko hiruretarako desagertu egiten baita. Hemen edozein egunetan paseo bat ematen edo zerbait hartzen lasai asko egon zaitezke gaueko hamarrak arte. Finlandian berriz, gaueko hamarretan denak lo daude.

Tenperaturan ere badago aldea, galtza motz asko ez dira beharko.

Jasan genuen tenperatura baxuena 24 gradu zeroz azpikoa izan zen. Halere, prestatuta joan nintzen eta tenperatura berri horiek esperimentatzea polita izan zen.

Eta abentura horri a zer nolako amaiera eman zenion.

Nik ideia hasieratik nuen. Dena den, erabakia eguberrietan Urnietara itzulitakoan hartu nuen gurasoekin hitz eginda.

Horrelako bidaia bat ondo prestatu beharko da.

Lehenik, antzeko bidaiaren bat egin duen pertsonaren batekin hitz egitea komeni da gomendioak jasotzeko. Eguberrietan materiala prestatu nuen, bizikleta eraman nuen Finlandiara eta Google maps-en Finlandiatik Urnietara nola iritsi begiratu nuen ibilbidea GPS-an sartzeko.

Motxilan gauza asko eraman zenituen?

Bi maillot, neguko erropa, lo-zakua, camping-a lo egiteko eta sukaldatzeko camping gasa, besteak beste.

Camping-a aipatu duzu. Beraz, lau izarretako hoteletan ez zenuen lo egin ezta?

Nire helburuetako bat zen kanpoko bizitza zer den ikustea, eta ahal nuenean basoan egiten nuen lo. Halere, euria egiten zuen egunetan camping-etan geratzen nintzen. Hiri handietan berriz, ostatuetara joaten nintzen eta aplikazio baten bitartez jendearen etxeetan lo egiten ere egon nintzen.

Basoan lo egitean beldurra pasa zenuen?

Hasieran Finlandian ez, konfiantza nuelako han. Gero, sustoren bat izan nuen animaliren batekin edo soinuren batekin, baina ez zitzaidan ezer pasa eta ondo moldatu nintzen.

Bidaian zehar herrialde desberdinetatik igarotzeko aukera izan zenuen.

Finlandia, Suedia, Danimarka, Alemania, Herbehereak, Belgika, Frantzia eta Euskadi. Bidaia oso polita izan zen, egia esanda ez nuen sinisten.

Ibilbide guztia bizikletan egin zenuen?

Ia dena. Hilabetez deskantsurik gabe egon nintzen. Ondoren, Herbehereetan erasmus-ean egindako lagun baten etxean egon nintzen atseden hartzen, eta, gero, Belgikatik jarraitu nuen bidea, berak furgonetan eramanda. Hortik aurrera bizikletaz egin nuen dena berriro.

Nolako esperientzia izan zen bakarrik bidaiatzearena?

Oso polita. Aberasgarria da bakarrik egotea ere, zure burua hobeto ezagutzeko eta nahi duzuna egiteko. Bidaiaren zati nagusia bakarrik egin nuen arren, Parisetik Urnietara Sara izeneko lagun kanariar batekin etorri nintzen.

Nolako harrera izan zenuen Urnietan?

Ikaragarria. Azken egunean ia 130 kilometro egin genituen. Baionara arratsaldeko 19:00etan iritsi ginen eta Urnietaraino jarraitzea erabaki genuen. Lagunei abisatu nien eta Caravanas Oiartzunetik aurrera, Josu Gomez batu zitzaigun bizikletaz, lagunak ere guri jarraitu ziguten eta Urnietara iritsitakoan konfetiekin eta pankartarekin jaso gintuzten. Oso momentu berezia izan zen.

Argi dago abenturazalea zarela. Baduzu beste burutazio edo proiekturik?

Oraingoz Lleidan gustura nago unibertsitateko gauzekin eta karrera amaitzean zentratuta, baina etorkizunean auskalo zer etorriko den. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.