Joli Pascualenaren “Incorrectas” MUSIKA IKUSKIZUNA martxoaren 7an Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2021·02·24
Joli Pascualenak “Incorrectas” musika ikuskizuna eskainiko du Sarobe arte eszenikoen gunean, Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu diren ekitaldien barruan.
- Eguna: martxoak 7
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe AEG
- Hizkuntza: gaztelania
- Prezioa: 5 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira otsailaren 28 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Incorrectas ahotsa, pianoa, txeloa eta gitarra uztartzen dituen kontzertu bat da, musikaren historiara pasa diren abeslari handi eta ezagun batzuen abestien bertsio originalen inguruan biratzen duena. Janis Joplin, Chavela Vargas, Maria Callas, Dolly Parton eta Nina Simone, besteak beste. Testuek ikuskizuna lotzen dute, eta XX. eta XXI. mendeko emakume artista horien bizitza pertsonal edo profesionalen alderdi ez oso ezagun eta urratzaileei buruzko begirada desberdin hori osatzen dute, une batean "okerrak" izan baitziren.
Sarrerak martxoaren 1ean jarriko dira salgai Sarobeko bulegoan eta online www.bibe.me webgunean.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.