Eduki publikatzailea
Jolasen mailegu zerbitzua
Urnietako Gaztelekuak eta Gazte Informazio Puntuak elkarlanean eskainitako zerbitzua da. Bere xedea Urnietako herritarrei jolas desberdinak ezagutzeko aukera eskaintzea da. Horrela, beraien etxeetara, 7 egunez, katalogoko jolas desberdinak eraman eta hauek bertan frogatzeko aukera izango dute. Katalogoa ezaugarri desberdinetako 60 jolas inguruk osatzen dute (banakakoak, taldekakoak, euskarazkoak, kooperatiboak…).
Zerbitzu hau erabili ahal izateko konpromezu orria bete eta sinatu beharko da eta 16 urtetik beherakoen kasuan, guraso edo tutoreen baimena beharrezkoa izango da.
Nori dago zuzendua?
Urnietako adin guztietako herritarrei zuzendutako zerbitzua da.
Zer egin behar da jolasa maileguan hartzeko?
- Gazte Informazio Puntura gerturatu eta konpromezu orria bete.
- Maileguan hartu nahi den jolasa aukeratu. Hezitzailearen azalpena jaso eta dena dagoela ziurtatu.
- 7 eguneko iraupena izango du maileguak, beraz, jolasa maileguan hartzen denetik astebete igarota itzuli beharko da Gazte Informazio Puntuan. Jolasa osorik dagoela egiaztatuko da.
- Itzulitako jolasek 7 eguneko berrogeialdia igaroko dute eta denbora tarte horretan ez dira erabilgarri egongo.
- Maileguaren epea luzatzeko aukera eskainiko da, baldin eta lehenago beste inork erreserbatu ez badu.
Noiz eta non jaso daitezke jolasak?
Gazte Informazio Puntuan, Pintore kaleko 1.an. Jolasak jasotzeko eta itzultzeko egunak asteartea, asteazkena eta osteguna izango dira 17:00-19:00.
Astelehenetik ostegunera: 16:30 - 19:30
Goizetako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:
10:30 - 13:00
Egun hauetan:
Urtarrillak 2-5
Martxoak 25 - Apirilak 5
Uztailak 1 - Abuztuak 31
Abenduak 23 - 2025ko urtarrillak 3
ITXITA: ABUZTUA ETA ABENDUAK 23 ETA 30
Arloak
Gazte Informazio Puntua
Pintore kalea 1
Beheko solairua
Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 16:30 - 19:30
Goizetako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:
10:30 - 13:00
Egun hauetan:
Urtarrillak 2-5
Martxoak 25 - Apirilak 5
Uztailak 1 - Abuztuak 31
Abenduak 23 - 2025ko urtarrillak 3
ITXITA: ABUZTUA ETA ABENDUAK 23 ETA 30
AZKEN ALBISTEAK
2024·05·17