Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Jolasen mailegu zerbitzua herritarren eskura

.

2021·03·18


Urnietako herritarrei jolas desberdinak ezagutzeko aukera eskaintzeko helburuarekin jolasen mailegu zerbitzua jarri du martxan Udalak Gaztelekuaren eta Gazte Informazio Puntuaren eskutik.

Horrela, beraien etxeetara, 7 egunez, katalogoko jolas desberdinak eraman eta horiek frogatzeko aukera eskainiko da. Aukeran dagoen katalogoa ezaugarri desberdinetako 60 jolas inguruk osatzen dute: banakakoak, taldekakoak, euskarazkoak, kooperatiboak.

Urnietar guztiei zuzendua

Urnietako herritar guztiei zuzendutako zerbitzua da, baina erabili ahal izateko konpromezu orria bete eta sinatu beharko da. 16 urtetik beherakoen kasuan berriz, guraso edo tutoreen baimena beharrezkoa izango da.

Gazte Informazio Puntua

Jolasak jasotzeko eta itzultzeko Gazte Informazio Puntura joan beharko da (Idazabal kaleko 13.ean).

  • Asteartetik ostegunera: 17:00-19:00

Funtzionamendua

Jolasak maileguan hartzeko interesa dutenek ondorengo pausoak eman beharko dituzte:

  1. Gazte Informazio Puntura gerturatu eta konpromezu orria bete.
  2. Maileguan hartu nahi den jolasa aukeratu. Hezitzailearen azalpena jaso eta dena dagoela ziurtatu.
  3. 7 eguneko iraupena izango du maileguak. Beraz, jolasa maileguan hartzen denetik astebete igarota itzuli beharko da Gazte Informazio Puntuan. Jolasa osorik dagoela egiaztatuko da.
  4. Itzulitako jolasek 7 eguneko berrogeialdia igaroko dute eta denbora tarte horretan ez dira erabilgarri egongo.
  5. Maileguaren epea luzatzeko aukera eskainiko da, baldin eta lehenago beste inork erreserbatu ez badu.

Urnietako Udalak informazio liburuxka bat banatu du herriko etxe guztietara zerbitzuaren gaineko informazioarekin eta urnietarrak animatzen ditu aukera berri hau aprobetxatzera.

DESKARGATU KATALOGOA


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA