Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Eduki publikatzailea

Urnietako Gaztelekuak eta Gazte Informazio Puntuak elkarlanean eskainitako zerbitzua da. Bere xedea Urnietako herritarrei jolas desberdinak ezagutzeko aukera eskaintzea da. Horrela, beraien etxeetara, 7 egunez, katalogoko jolas desberdinak eraman eta hauek bertan frogatzeko aukera izango dute. Katalogoa ezaugarri desberdinetako 60 jolas inguruk osatzen dute (banakakoak, taldekakoak, euskarazkoak, kooperatiboak…).

Zerbitzu hau erabili ahal izateko konpromezu orria bete eta sinatu beharko da eta 16 urtetik beherakoen kasuan, guraso edo tutoreen baimena beharrezkoa izango da.

Nori dago zuzendua?

Urnietako adin guztietako herritarrei zuzendutako zerbitzua da.

Zer egin behar da jolasa maileguan hartzeko?

Jolasen katalogoa [pdf]

Zerbitzuan eskaintzen diren jolasen zerrenda,

  1. Gazte Informazio Puntura gerturatu eta konpromezu orria bete.
  2. Maileguan hartu nahi den jolasa aukeratu. Hezitzailearen azalpena jaso eta dena dagoela ziurtatu.
  3. 7 eguneko iraupena izango du maileguak, beraz, jolasa maileguan hartzen denetik astebete igarota itzuli beharko da Gazte Informazio Puntuan. Jolasa osorik dagoela egiaztatuko da.
  4. Itzulitako jolasek 7 eguneko berrogeialdia igaroko dute eta denbora tarte horretan ez dira erabilgarri egongo.
  5. Maileguaren epea luzatzeko aukera eskainiko da, baldin eta lehenago beste inork erreserbatu ez badu.

Noiz eta non jaso daitezke jolasak?

Gazte Informazio Puntuan, Idiazabal kaleko 13.ean. Jolasak jasotzeko eta itzultzeko egunak asteartea, asteazkena eta osteguna izango dira 17:00-19:00.

Trámites

Temas

Gazte Informazio Puntua

  943333973

gazteinformazioa@urnieta.eus

Idiazabal kalea 13
Beheko solairua

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 17:00 - 19:00
Ostiraletan: 11:00-14:00

Gabonak, aste santua eta udako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:00

+ info

Gaztelekua

  943333972

gazteleku@urnieta.eus

San Juan kalea 38
etxabea (Sarrera Plazido Muxika plazatik)

Ordutegia
Astelehena eta asteartetan: 17:00etatik 19:30etara
Asteazkena eta ostegunetan: 17:00etatik 20:00etara
Ostiralean: 17:00etatik 21:00etara

(Aste santuan, gabonetan eta udaran ordutegia ekintzen programara egokitzen da)

+ info


Nabarmenak