Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Jokin Lizeagaren itzulera: Urnieta inguratzen duten bost mendietatik barrena 28 kilometroko ibilbidea gauzatuko du

.

2021·04·13


Hiru urte igaro dira Jokin Lizeaga mendiko korrikalari urnietarra Asturiasko lasterketa batean zulo batera erori zenetik. Gertaera latz hura 2018ko apirilaren 7an gertatu zen, Lizeaga hamabost metroko altuerako zulo batera erori zenean, baina zorionez bizirik irtetea lortu zuen borroka luze baten ondoren.


Ordutik, gogor lan egin behar izan du muturreko egoera horrek eragindako ondorio fisikoak eta psikologikoak atzean uzteko, baina bere ibilbideko lasterketarik gogor eta zailena gainditu ondoren, berriro ere korri egiten hasi da, gehien gustatzen zaionaz gozatzen jarraitzeko. 


Larunbat honetan, 28 kilometro eta 1.750 metroko desnibel positiboko ibibilde bati aurre egingo dio San Juan plazatik abiatuta eta Urnieta inguratzen duten bost mendiak gaindituta: Onddo, Adarra, Onddi, Santa Barbara eta Buruntza.


Goizeko 9:00etan hasiko du erronka Lizeagak eta Urnietako Udalak zorterik onena opa dio itzuleran.


Animo Jokin!


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA