Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Jarduera ugari Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira

.

2022·02·24


Martxoaren 8a aldarrikapen eguna da, non emakumeen eta gizonen arteko eskubide-berdintasuna eskatzen den, baina, ba al dakigu benetan zein den bere benetako jatorria eta zergatik duen data hori?

Emakumearen Nazioarteko Egunean gogoratzen dena 1875eko martxoaren 8an New Yorkeko ehungintza lantegi batean gertatu zen 120 emakume langileren hilketa odoltsu eta bidegabea da. 

Jardunaldi horretan, New Yorkeko lantegi horretako ehungintzako ehunka emakume-langilek manifestazioa egin zuten, gizonezko lankideekiko soldata-berdintasuna eta lan-baldintzak hobetzeko helburuz. 120 emakume hil zituen poliziak. Hala ere, sarraski horrek balio izan zuen 1877an historiako lehen emakumezko sindikatua sortzeko  eta 1975ean, Nazio Batuek martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna izendatzeko. 

Jarduerak

Urtero bezala Urnietako Udalak jarduera ugari antolatu ditu martxoaren 8aren aldarrikapenaren baitan, Kultura eta Berdintasun Sailen elkarlanari esker.

Martxoaren 9ko jarduera emakumeentzat* bakarrik izango da, baina gainerakoak ekintzak mistoak izango dira.

Programatutako jardueretarako sarrerak edo gonbidapenak www.bibe.me plataforman eskuragai daude. Sarobeko bulego-ordutegian (9:00-14:00/16:00-18:00) edo leihatilan, egun berean ikuskizuna baino ordu erdi lehenago ere eskuratu ahal izango dira.

ZINEFORUMA: FABRICANDO MUJERES

  • Eguna: martxoak 4
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Sarobe
  • Sarrera: doakoa , gonbidapenarekin
  • Hizkuntza: gaztelania

Sinopsia: Maitek 80 urte ditu eta Fabrikak sortzen dituen hondakinak jasotzen jarraitzen du asmakizunak egiteko. Bere lantegian espazio subertsibo bat sortu du Fabrikak zabaltzen dituen emakume-ereduaren estereotipoei aurre egin ahal izateko. 

Dinamizatzailea: SETEM Hego Haizea. 

ESKURATU GONBIDAPENA ONLINE

ELKARRETARATZEA

  • Eguna: martxoak 8
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: San Joan plaza

Udalak herritar guztiak dialdian parte hartzera animatzen ditu, emakumeen eskubideen alde.

URNIETAKO EMAKUMEONTZAKO* UDABERRIKO JABEKUNTZA ESKOLAREN INAUGURAZIOA 

 

  • Eguna: martxoak 9
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Lekaio Kultur Etxea
  • Sarrera: doakoa, gonbidapenarekin
  • Hizkuntza: Elebiduna

Inaugurazioan, 2022ko udaberriko programazioan garatuko diren ekintza proposamenak aurkeztuko dira eta sortu daitezkeen zalantzak argitzeko aukera emango da.

Halaber, Jabekuntza eskolan parte hartu nahi duten emakumeak euren artean ezagutzeko espazioa izango da.

GONBIDAPENAK ONLINE LORTU

ANTZERKIA: HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI

  • Eguna: martxoak 11
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Sarrera: 5 euro
  • Hizkuntza: euskara

Sinopsia: “Nor naiz ni, zuk fikzionatzen ez nauzunean? Nor zara zu, ni fikzionatzeko baimenik ez duzunean? Izan gaitezke gu? Zer desikasi beharko genuke, nola, nondik..”Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?

EROSI SARRERAK ONLINE

ANTZERKIA: MIKRA, ZIRKO GARAIKIDEA

  • Eguna: martxoak 27
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Sarobe
  • Sarrera: 3 euro
  • Hizkuntza: euskara

Sinposia: Genero eta rol estereotipoetatik abiatuz, guztiok bizi ditugun gurasotasun edo identitatea bezalako gaien zertzeladekin, botere harremanak ikusarazteko, zirku disziplinak akrobatikoak lengoaia gisan baliatzen dituen antzerki pieza da mikra.

EROSI SARRERAK ONLINE

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA