Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Jarduera fisikoa egiteko eta osasuna zaintzeko ikastaroak

.

2021·09·06


Urnietako udal instalazioetan jarduera fisikoarekin eta osasunarekin loturiko ikastaro mordoa eskainiko dira aurten ere. Matrikulazio epeak zabaltzear daude eta izena emateko azken eguna irailaren 17a izango da.

Udal Kiroldegian emango diren ikastaroak hilabete honetan bertan hasiko dira eta Sarobekoak aldiz, urrian. Interesa izanez gero begiratu eskaintza eta erabaki zein ikastaro den zure beharretara hobekien egokitzen dena. Covid 19-a dela eta ikastaro guztiak indarrean dagoen protokoloa eta segurtasun eta higiene neurriak errespetatuz gauzatuko dira.

SAROBE A.E.G.

  • YOGA (helduentzat)
  • PILATES (helduentzat)
  • GAZTE FUNKY (haur eta gazteentzat)

Matrikulazioa: irailaren 8tik 17ra (onartutako ikasleen zerrendak ikusgai irailaren 22tik aurrera).

Ikasturtearen hasiera eta amaiera:

  • Helduak: urriak 4 - ekainak 17 
  • Haur eta gazteak: urriak 4 – maiatzak 27 

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

UDAL KIROLDEGIA

  • SPINNING
  • TONIFIKAZIOA
  • 3. ADINA
  • ZUMBA
  • FITNESS AHOLKULARITZA

Matrikulazioa: irailaren 6tik 17ra 

Ikasturtearen hasiera eta amaiera: irailak 27 - ekainak 17

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

Informazioa eta izen-emateak 

Urnietan erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Halaber, hobariak eskainiko dira Urnietan erroldaturiko familia ugarientzat. Baita, 18 urtetik azpikoentzat, 65 urtetik gorakoentzat, ikasleentzat, langabetuentzat eta gazte txartela dutenentzat ere. 

Sarobe A.E.G. 

  • 943 00 80 42 / sarobeharrera@urnieta.eus
  • Astelehenetik ostiralera: 09:00-13:00 / 16:00-18:00

Udal Kiroldegia 

  • 943 00 83 28 / kirol@urnieta.eus
  • Astelehenetik ostiralera: 8:00-21:00
  • Larunbatak: 9:00-21:00
  • Igandeak eta jaiegunak: 9:00-14:00

Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA