Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Jabetze Eskola: “zaintzak eztabaidan: zaindu eta norberak bere burua zaintzea”

.

2021·03·15


Urnietako Udalak Pepa Bojok zuzenduko duen “zaintzak eztabaidan: zaindu eta norberak bere burua zaintzea” tailerra antolatu du. Bojo psikoterapeuta ezaguna da eta emakumeekin lan egiten aditua. Herriko emakumeei zuzendutako tailerrean zaintza emakumeen esku egon dela islatuko da horrek dituen ondorioekin, maila fisikoan eta mentalean ez ezik, bizi-rol baten baldintzatzaile eta konformatzaile gisa, harremanetan eta gizartean posizio bat sortzen duen eta diskriminazioa eta desberdintasunak eragiten dituen genero-identitate gisa ere.

Zainketaren ideia da identitate femeninoa eraikitzeko oinarria

Zaintzari buruz ditugun ideiak, nola egin, nork egin... irudi eta eredu kulturalei erantzuten diete, genero-joera handiarekin; zainketaren ideia da emakumeen identitatea eraikitzeko ardatza. Horrek guztiak zaildu egiten du beste neurri batzuk hartzeko aukera, eta horrek, beharbada, premia duen pertsona eta, jakina, zaintzen duen pertsona hobeto zaintzea ekarriko luke.

Zaintzaileen bizitzak senideen premiei erantzutearen ingurukoak dira, eta horrek gainkarga, kezka, erantzukizuna eta erruduntasuna dakartza berekin, eta askotan beren bizitzak bigarren mailan uzten dituzte. Egoera horrek nekea, ondoeza emozionala, somatizazioak, asegabetasuna edo frustrazioa eragiten ditu, eta, gainera, kasu askotan, interes-gatazken iturri izaten da familiako gainerako kideen artean.

Helburuak

Horrela, tailerrak ondorengo helburuak izango ditu:

  • Zaintzak emakumeen identitatea eta subjektibotasuna nola baldintzatzen dituen ulertzea.
  • Barneratutako sinesmenak eta ereduak eta horien ondorioak ezagutzea.
  • Rolak eta sinesmenak eraldatzea: zaintzarako formula propioak aurkitzea.
  • Babes emozionaleko espazio bat ahalbidetzea.
  • Norbera zaintzeko beharraz jabetzea eta hobeto sentitzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko estrategiak garatzea.

Metodologia

Ikastaroan 12 eta 20 pertsona bitarteko taldeekin lan egingo da metodologia teorikoa eta bizipen-ariketak uztartuz, emozioak, mina eta beldurrak adierazten lagunduz. Gainera, ongizate mentala eta fisikoa hobetzen lagunduko duten hainbat teknika praktikatuko dira.

Ordutegiak

Tailerra apirilaren 14an hasi eta ekainaren 9an amaituko da. Guztira 9 saio izango dira, astean behin. Saioak asteazkenetan izango dira, 14:45etik 17:00etara Lekaio kultur etxean eta gazteleraz emango dira.

Izen-ematea martxoaren 15etik 26ra

Tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa izango da Urnietan erroldatuta egotea. Interesa duten emakumeek martxoaren 15etik 26ra bitartean dute izena emateko aukera, honako bide hauen bidez.

  • Bertan herritarrentzako arreta-bulegoan.
  • Urnietako Udalaren webgunean.

Tailerraren prezioa 10 eurokoa izango da.

IZENA EMAN HEMEN

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA