Izaro Pellejerok irabazi du Argazki Digital Lehiaketako sari nagusia
2022·11·30
Urnietako Udalak “Urnietako Argazki Digital Lehiaketa 2022” antolatu du “Urnietako ondarea bakoitzaren ikuspegitik” gaitzat hartuta. Izan ere, euskal kultura eta ondarea dira Urnietaren nortasunaren adierazpen nagusiak eta herri honek kultura unibertsalari egindako ekarpen historikoaren lekuko garrantzitsuenak. Horrela, Urnietako Udalarentzat funtsezkoa da ondare hori babestea, defendatzea eta aberastea. Ekimen honen helburua da, kultura-ondasun horiek, egungo belaunaldiek ezagutu eta gozatzeko – iraganaren aparteko herentzia gisa –, eta etorkizuneko belaunaldietara ahalik eta baldintza onenetan helarazteko irudiak bildu eta gordetzea.
Argazkilaritza maite duten eta kamera digitala duten pertsona guztiek izan zuten parte hartzeko aukera, Horretarako, gehienez 5 argazki entregatu behar zituzten urriaren 10etik urriaren 21era bitarte.
Sari banaketa
Guztira 18 pertsonek hartu dute parte, horietatik gehienak urnietarrak, eta, orotara, 67 argazki jaso dira. Parte hartu duten pertsonen artean sariak banatu dira eta Izaro Pellejero izan da sari nagusiaren irabazlea.
Helduen kategorian (15 urtetik aurrera):
- 1. argazki bilduma: Izaro Pellejero
- 2. argazki bilduma: Antton Jauregi
- Urnietar baten 1. argazki bilduma: Izaro Pellejero
- Urnietar baten 2. argazki bilduma: Antton Jauregi
- Argazki onenaren 1. saria: Izaro Pellejero
- Argazki onenaren 2. saria: Garazi Jauregi
14 urte arteko kategorian:
1.argazki bilduma: Oier Sarasola
Erakusketa Lekaion
Bestalde, saridunen eta parte hartzaileen argazkiekin erakusketa bat jarri da Lekaio kultur etxeko sarreran. Abenduaren 12ra arte egongo da ikusgai.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.