Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Itsas produktuen dastaketak egitera bideraturiko “Galicia sabe amar” ekimena Urnietatik igaroko da
2023·07·12
“Galicia sabe amar” 2021eko udan jaio zen Galiziako Xuntak sustatutako kanpaina bat da, herritarrak itsasoko produktuak kontsumitzera animatzeko, salmenta sustatzeko eta arrantzako eta itsaski bilketako profesionalen lana baloratzeko.
2023an, ekimena lau gurpilen gainean doa, lau food trucken bidez, Santiago Bideari lotutako Estatuko 250 udalerri baino gehiagotara Galiziako itsasadarren zaporea daramatenak.
Uztailaren 17an Urnietan
Geldialdi bakoitzean, gerturatzen direnek kanpainarako diseinatutako eta itsasoko eta lurreko produktuekin egindako 10 snacketako bat dastatu ahal izango dute doan.
Urnietan hitzordua datorren astelehenean, uztailak 17, izango da Zaldundegiko plazan eta ordutegia berriz, ondorengoa: 12:00-15:00 eta 17:00-20:00