Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Irekita dago udazkeneko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren izen ematea

.

2022·10·03


Udalerriko emakumeen ahalduntze-prozesuak bultzatzen jarraitzeko asmoz, Urnietako Udalak Jabekuntza Eskolaren udazkeneko programazioa aurkezten du emakumeentzat. Programazioa urriaren erdialdean jarriko da abian abenduaren erdialdera arte, eta ia ekintza guztiak Lekaioko areto nagusian burutuko dira.

Programazio horren barruan emakumezkoek izango dute protagonismo paregabea. Denetarik prestatu da: irakurketa taldea, neska gazteentzako jabekuntza eskola, gorputz kontzientzia eta mugimendu tailerra, zineforum feminista eta emakumeen arteko topaketa, besteak beste. Jarduera horietan eragile eta erakunde hauek hartuko dute parte: Espazio Lunarra, Emagin, Amher eta Maider Oiartzabal Ziganda dantzari eta irakaslea. Zenbait ekintzek kostua izango dute, prezioa desberdina izango da emakumea Urnietan erroldatuta dagoen ala ez kontuan hartuta. Nolanahi ere, izena eman beharko da.

Izena eman urriaren 13ra arte

Parte hartu nahi dutenek urriaren 13aren aurretik eman beharko dute izena. Hainbat bide egongo dira horretarako: online, BERTANen eta GazteInfo zerbitzuan. Zaintza-zerbitzua eskainiko da, gutxienez 15 egun lehenago eskatzen bada.

IZENA EMAN ONLINE

Emakumeen jabekuntza

Marcela Lagarde Mexikoko ikertzaile eta ekintzaile feministaren arabera, emakumeen jabekuntzak honetan datza: “eraldaketa-prozesu baten bidez, emakume bakoitzak historiaren, politikaren eta kulturaren objektu izateari uzten dio, besteen objektu izateari uzten dio eta bere bizitzaren protagonista eta subjektu bihurtzen da. Beste era batera esanda, prozesu horren bidez, emakume bakoitza gaitu egiten da eta bere baitan garatzen ditu eskubideak izatearen kontzientzia eta bere helburuak lortzeko duen gaitasunean konfiantza izateko eskubidea.

Prozesu hori beharrezkoa da kontuan hartzen bada zer zailtasun dituzten euren burua gaitzeko eta gizartean baloratuak eta aitortuak sentitzeko.

Informazio gehiago eta izen emateak, hemen: urnieta.eus/eu/-/emakumeontzako-jabekuntza-eskola

DESKARGATU INFORMAZIO LIBURUXKA

 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA