Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Ireki da argazki lehiaketan lanak entregatzeko epea

.

2022·10·11


Kulturnieta S.A.k “Urnietako Argazki Digital lehiaketa 2022” antolatu du eta argazkilaritza maite duen eta kamera digitala duen edonork parte har dezake.

Aurtengo edizioko gaia Urnietako ondarea bakoitzaren ikuspegitik izango da. Euskal kultura eta ondarea dira Urnietaren nortasunaren adierazpen nagusiak eta herri honek kultura unibertsalari egindako ekarpen historikoaren lekuko garrantzitsuenak. Horrela, Urnietako Udalarentzat funtsezkoa da ondare hori babestea, defendatzea eta aberastea. Ekimen honen helburua da, kultura-ondasun horiek, egungo belaunaldiek ezagutu eta gozatzeko – iraganaren aparteko herentzia gisa –, eta etorkizuneko belaunaldietara ahalik eta baldintza onenetan helarazteko irudiak bildu eta gordetzea.

Irudiak entregatzeko epea urriak 21 arte

Irudiak entregatzeko epea urriaren 10ean ireki zen, eta horretarako azken eguna urriaren 21a izango da. Lanak entregatzeko bi bide daude: Lekaio Kultur Etxeko bulegoetan eskaera inprimakia betez eta gutun-azal itxi batean argazkiak USB batean sartuz, edota lanak ondorengo helbidera igotzen.

IGO ARGAZKIAK

Lehiaketan bi kategoria daude: A kategorian 14 urte arteko haurrek hartuko dute parte, eta B kategorian 15 urtetik aurrerako helduek.

Argazkiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Urnietan kokatuak izan behar dute.
  • Izenburu bat izan beharko du.
  • Kokapen zehatza (kalea, plaza, parkea, bidea, mendia, …) adierazi beharko da, izenburuaren ostean. Adibidez: Egunsentiaren izpiak (Adarra mendia)
  • Dagokion data jarri beharko zaio.

Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake. Bost argazki baino gehiago aurkezten dituena automatikoki deskalifikatua izango da.

Bestalde, argazki orok bete beharrezko ezaugarri batzuk ere izango ditu:

  • Artxibo mota: JPG
  • Gutxieneko erresoluzioa: 3000 x 2000px.
  • Tamaina: 5Mb gehienez.

Ezaugarri hauek betetzen ez dituzten argazkiak ezingo dute lehiaketan parte hartu eta beraz, ezabatuak izango dira.

IRAKURRI LEHIAKETAREN OINARRIAK


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.