Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Informazio bulegoa Energia Komunitateari buruzko edozein zalantza argitzeko
2023·06·15
Urnietako Energia Komunitatera batzeko kanpainak irekita jarraitzen du. Herriko etxeetara informazio liburuxkak banatu eta gero eta urnietarrei irekitako aurkezpen publiko berri bat egin ostean, orain, informazio bulegoa irekiko da berriro udal kiroldegian.
Bertan urnietarrek proiektuaren gaineko edozein zalantza argitzeko aukera izango dute. Bestalde, zailtasunen bat duten pertsonei komunitatera batzeko eskaera osatzen lagunduko zaie.
Ordutegia
Bulegoa gaurtik ekainaren 30 arte egongo da zabalik astelehenetik ostiralera, eta bere ordutegia 16:00-20:00 izango da.