Indarrean sartu da covid ziurtagiriaren eskakizuna
2021·12·16
Dagoeneko derrigorrezkoa da covid ziurtagiria erakustea Euskal Autonomia Erkidegoko jatetxeetan, ospitaleetan, adinekoen egoitzetan, kiroldegietan eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko, Eusko Jaurlaritzaren azken dekretua atzo goizean argitaratu ostean.
Hortaz, araudi berri horri jarraiki, Covid pasaportea derrigorrezkoa izango da ondorengo eremuetan:
- Kontzertu-aretoak eta erabilera anitzeko aretoak edo gaitutako beste espazio itxi batzuk, kontzertuak, musika-jaialdiak eta bestelako kultura- eta arte-ekitaldiak egiten direnean.
- Ostalaritza-establezimenduak eta jatetxeak, baita oturuntza-aretoak ere, dantza egiteko aukera ematen duten jarduerak egiten direnean, bertaratuen kopurua zeinahi dela ere.
- Kiroldegiak, gimnasioak eta jarduera fisikoa eta/edo kirola egiten den bestelako barne-espazioak, izan kirolarientzat, laguntzaileentzat nahiz publikoarentzat.
- Kirol-instalazio itxiak, hala nola estadioak, frontoiak edo antzekoak, sarrera kontrolatzeko sistema batekin (tiketak, abonamenduak, gonbidapenak eta antzekoak) eta 100 pertsona baino gehiago bertaratuta lehiaketak egiten direnean.
- Ospitaleak, zentro soziosanitarioak eta espetxeak: ospitaleratutako pazienteak edo egoiliarrak bisitatzen dituzten pertsonak.
Covid ziurtagiria ez zaie eskatuko 12 urtetik beherakoei. Ezta lehen aipatutako espazioetako langileei ere, beren lana egiteko espazio horietara sartzen direnean.
Neurri hauek 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 300 kasutik beherakoa izan arte egongo dira indarrean.
Udalari dagokionez, ziurtagiria aurkeztu beharko da Saroben antolatzen diren ekitaldietan, udalaren kirol-instalazioetarako sarbidean, jarduera fisikoko ikastaroetan eta egungo araudian aurreikusitakoekin pareka daitezkeen ekintza guztietan.
Erantzukizunez jokatu
Idarrean jarritako azken neurri honez eta Erakundeek harturiko gainerakoez gain, egoerak okerrera egin ez dezan, funtsezkoa da gutako bakoitzak jokabide egokiak izatea eta arduraz jokatzea osasun-agintariek adierazitako prebentzio-neurri guztiak zorrotz errespetatuz, horrek eragin zuzena baitu guztien ongizatean. Beraz, izan gaitezen arduratsuak eta zaindu gaitezen.
- Txertaketa jarraibidea osatu.
- Erabili musukoa kalean 1,5 metroko distantzia bermatu ezin den kasu guztietan.
- Eskuak maiz garbitu
- 1,5 metroko distantziak errespetatu
- Saihestu pilaketak.
- Berrogeialdiak zorrotz egin.
- Sintomarik izanez gero, deitu Urnietako osasun-zentrora: 943 00 66 80.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.