Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Indarrean dauden toki-garapeneko programak gauzatzeko Beterri Buruntzarekin egindako kudeaketa-gomendioa onartu da
2022·12·14
Atzo arratsaldean egindako osoko bilkuran, Urnietako Udalak onartu egin zuen Beterri Buruntzaren kudeaketa-gomedioaren onarpena eta hitzarmenaren onespena indarrean dauden toki-garapeneko programak gauzatzeko.
Urnieta, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbilgo udalek osatutako mankomunitatea urte hasieran eratu zen, urte askotako lanaren emaitza gisa eta eskualdeko garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko helburuarekin.
Horretarako, mankomunitateak hainbat ekimen gauzatzen ditu, hala nola enplegua sustatzeko programak. Hala ere, mankomunitateak pertsonal arazoak ditu, eta gaur egun ez du baliabide tekniko egokirik “Enplegua sustazeko tokiko ekintzetarako 2022ko laguntzak”, “Hazinnova”, “ETE digitala” eta “Elkar-ekin lanean” programak aurrera eramateko. Egoera horren aurrean, eta programa horien garapena errazteko asmoz, mankomunitateak egokitzat jo du mankomunitatea osatzen duten Udalek gauzatzea. Eta, hain zuzen ere, horretarako onartu zen kudeaketa-gomendio hori, EAJren eta EH Bilduren aldeko botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin.
Era berean, atzoko osoko bilkuran onartu zen Urnietako Udaleko enplegatu publiko izateko hautaketa-prozesu gehienetan bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko betebeharra arautzen duen udal ordenantza. Udaltzaingoa eta brigada dira salbuespenak.
Ordenantza hori onartzeko orduan, kontuan hartu da hautaketa-prozesuetan parte hartzen duten pertsona gehienek modu telematikoan ematen dutela izena. Nolanahi ere, pertsonaren batek arazoren bat izango balu bere baliabideen bitartez egiteko, laguntza emango litzaioke Bertan herritarren arretarako bulegoaren bidez. Puntu hori aurrera atera zen EAJren aldeko botoekin, Bilduren abstentzioarekin eta PSE-EEren ezezko botoarekin.
Urnietako Udaleko aldi baterako lan-poltsak kudeatzeko araudia berriz, aho batez onartu zen. Erregelamendu honen bidez, Udaleko bitarteko funtzionarioen eta aldi baterako lan-kontratuko langileen hautaketa arautu nahi da, udalarentzat ezinbestekoa baita prozesu horiek berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak kontuan hartuta egitea.
Jendaurrean egon ondoren, tramitatzeko unea iritsi da, eta, horretarako, hasierako onarpena eman zitzaion. Argitaratu ondoren, alegazioak aurkezteko epea hasiko da, eta, ondoren, behin betiko onartuko da.
Azkenik, osoko bilkuran Urnietako Udalaren 2023ko araudi-plana onartu zen, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin. EH Bilduk, berriz, kontra bozkatu zuen.