Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Inauteriak ospatuko dira Urnietan otsailaren 26an

.

2022·02·21


Azken urteetan indar handia hartua zuen festa bat berreskuratuko du Urnietak osasun larrialdi egoerari amaiera eman ostean, inauteria, hain zuzen.

Gauzak horrela, herriko kaleak kolorez eta alaitasunez beteko dira otsailaren 26an.

Egitaraua

Antolaturiko egitarauari dagokionean Udalak bi jarduera prestatu ditu hainbat elkarteren eskariak kontuan hartuta.

  • Kitadelpare txaranga: 12:00etan abiatuko da San Joan plazatik eta herriko kaleetan barrena arituko da 14:00 arte.
  • DJ Katxorro Etxeberri plazan: Mikel Francok giroa animatuko du bere musikarekin 18:00-21:00 bitartean. Sarrera librea izango da.

Poxta Zahar

Bestalde, Poxta Zahar elkarteak ere egitaraua osatu du otsailaren 26ari begira “margolanak” gaitzat hartuta.

  • Trikipoteoa: Guriatik abiatuko da 12:00etan.
  • Herri bazkaria: Egapeko frontoian ospatuko da 14:00etan. Tiketak salgai daude 13 eurotan Kantoi eta Xauxar tabernetan otsailaren 21 arte. Egun horretatik aurrera 18 euro ordaindu beharko dira. Bestalde, edalontzia etxetik eraman beharko dute bertaratzen direnek.
  • The Roristak: The Roristak taldeak musika joko du 17:00etatik aurrera Egapetik hasita.

Osasun larrialdia amaitu ostean normaltasuna berreskuratzeko urratsak ematen hasi den arren, Udalak inauterietaz arduraz gozatzea eskatzen du.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA