Eduki publikatzailea

Atzealdea Lourdes Iriondoren omenezko monolitoa

imagenPortada

Tipologia: Brontzezko monolitoa

Garaia: aro Garaikidea (XXI. mendea)

Deskribapena:

Brontzezko eskultura estilizatua, interpretazio irekikoa baina leku horretarako eta Lourdes Iriondorentzat pentsatua eta eskainia.

José Ramón Andak 2007an egindako monolitoa. Giza tamainari dagokionez, eskulturak 2,20 x 1,60 mm neurtzen du.

Balorazioa: Interes kulturala.

Urnietar artista. 1937ko martxoaren 27an Donostian jaio zen eta Urnietan hil zen 2005eko abenduaren 27an.

Hamaika anai-arrebetatik bigarrena zen. Zazpi urte zituelarik, bere familiarekin batera Urnietara bizitzera  etorri zen. 

1964an hasi zen euskaraz abesten. Bere lehen agerraldia Andoainen egin zuen. Gitarra eta egungo gaiei buruzko euskarazko abestiek benetako sentsazioa sortu zuten. Euskal abesti berriaren hastapenak izan ziren. 

Honela zioen Lourdesek:

"Gero, denboraren poderioz ikusi da urte horietan gure herriak berpiztu nahi zuela berriro. Nahi nuena ez zen nire abestiak, euskal herria sentitzea baizik."

1965ean, Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetakoa izan zen (bozeramale eta idazkari denbora batez) beste euskal kantari, poeta eta artistekin batera: Mikel Laboa, Josean Artze, Xabier Lete (Lurdesen senarra), Benito Lertxundi, eta abar, 

Bere azken kantaldi ofiziala 1978an eman zuen Hernaniko Galarreta pilotalekuan.

Bere omenez, Urnietako herriak, bere izena duen parkean, Jose Ramon Anda eskultoreak egindako monolitoa jarri zuen 2007an.  

Edorta Kortadi arte adituak hau esan zuen Andak egindako monolitoari buruz:

“Eskulturak, giza tamainan, 2,20 X1,60mneurtzen du. Brontze kolore naturalez egina dago; lurretik jaiotzen da, lur azpian baitago sartuta: ez du oinarririk, eta lerden eta lirain altxatzen da bere burua zerurantz begiratzen duelarik….”

Diskografia

  • "Maria Lourdes Iriondo". 1967, Belter Diskoetxea.
  • "Lourdes Iriondo". 1968, Belter Diskoetxea.
  • "Kanta zaharrak". 1968, Belter Diskoetxea.
  • "Aur kantak". 1969, Herri Gogoa-Edigsa.
  • "Lourdes Iriondo - Xabier Lete". 1969, Herri Gogoa (Donostia).
  • "Lourdes Iriondo". 1969, Herri Gogo-Edigsa.
  • "Lurdes Iriondo". 1974, Arte eta Zientzia (Donostia).
  • "Lurdes Iriondo - Xabier Lete". 1976, Edigsa.
  • "Lurdes Iriondo. Antologia". 2006, Elkar.

Gazteentzako literatura

  • 1973 "Martin arotza eta Jaun deabrua. Sendagile maltzurra". Gero.
  • 1975 "Asto baten malura". Gero.
  • 1975 "BURUNTZA azpian". Gero.

Narratiba

  • 1973 "Hego-haizearen ipuinak". Gero.
  • 1983 "Lotara joateko ipuinak". Erein

Lourdes Iriondoren oroimenerako monolitoa

“Xoritoa norat hoa, bi hegalez airean”

Jose Ramon Anda

Egilearen arabera:

“brontzezko eskultura estilizatua, interpretazio irekikoa, baina leku horretarako eta Lourdes Iriondorentzako pentsatua eta dedikatua.”

José Ramón Anda Goikoetxea Bakaikun (Nafarroa) jaio zen, 1949an. Ikasketak Madrilgo Arte Ederretako San Fernando Goi Eskolan egin zituen, 1970 eta 1974. urteen artean. Urte horretan bertan, Erromako Arte Ederren Espainiako Akademian ikasteko beka bat lortu zuen. Kultura Ministerioaren beka bat ere lortu du, arte plastikoak sustatzeko eta adierazpen-forma berriak ikertzeko.

https://www.joseramonanda.com

Argazki galeria

Nola Iritsi