Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Ikasi euskara edo hobetu maila Urnietako Euskaltegian
2023·09·06
Urnietako euskaltegia prest dago ikasturte berri bati hasiera emateko. Aurreko urteetan jende dezente animatu da euskara ikasten hastera edo haien maila hobetzen saiatzera eta aurten are eta jende gehiagok pauso hori emango duen esperantzaz ari dira lanean.
Maila guztiak eskainiko dira
Euskaltegiaren eskaintzari dagokionez, hasiera batean maila guztiak eskainiko dira, eta gero, maila bakoitzean izena ematen duen pertsona kopuruaren arabera sortuko dira multzoak, izan ere, taldeak osatzeko beharrezkoa baita gutxieneko pertsona kopuru batek parte hartzea.
Mintzalagun eta Hikalagun
Ohiko ikastaroez gain, Mintzalagun eta Hikalagun ekimenak ere eskainiko dira. Mintzapraktika programak dira biak, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzen dituena. Azken finean euskara ikasten ari diren pertsonei gelatik kanpoko egoera batean euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzea bilatzen da. Normalean astean behin elkartu ohi dira ordubetez. Mintzalaguneko partaideek euskara batua praktikatzen dute eta Hikalagunen ostera, hika erabiltzen da.
Matrikulazioa
Euskara ikasteko interesa duten pertsonek irail osoan zehar dute izena emateko aukera. Horretarako ondorengo aukerak dituzte:
- urnieta@aek.eus
- 662338747
- Aurrez aurre, San Juan 42
San Juan 42
Orain arte Errekalde 1n kokatuta egon da Euskaltegia, baina ikasturte honetan, San Juan 42ra lekualdatuko da. Izan ere, Udalak eraikin hori berritu ostean, bertan eskainiko ditu hainbat zerbitzu.